Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio

KONTZEPTUA

Hirigintza eskubideak urratu zaizkien hiritarrek egindako erreklamazioak dira. Eskubide horien eremua herrien sorrerari, garapenari, aldaketari eta aurrerabideari buruzko esku-hartzeak dira; betiere, gizakiek bizitzan dituzten premien ikuspegitik. Erreklamazioen hirigintzako lege esparrua honela sailkatzen da:
    -Segurtasunari buruzko alderdiak.
    -Osasungarritasunari buruzko alderdiak.
    -Apaingarri publikoei buruzko alderdiak.
    -Ingurumenari buruzko alderdiak.
    -Irisgarritasunari buruzko alderdiak.

Segurtasunari dagokionez, aipatzekoak dira, besteak beste, egituren sendotasuna, ebakuazio bideak, suteen aurkako neurriak eta instalazio elektrikoak.

Osasungarritasunari dagokionez, aipatzekoak dira laneko osasun eta segurtasunari buruzko arauak, etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun baldintzak, bizitokien gutxieneko aireztapena, eta osasun arloko arauak.

Apaingarri publikoei dagokienez, aipatzekoak dira eraikinen arkitektura konposizioaren ezaugarri estetikoetan egindako esku-hartzeak.

Ingurumenari dagokionez, aintzat hartzekoak dira, besteak beste: zaraten ingurumen eragina, atmosferara hautsa eta gai poluitzaileak isurtzea, hondakin urak isurtzea eta araztea, hiri hondakin solidoak, erradiazio ionizatzaileek sortutako kutsadura eta erabilera urbanistikoen eta lurzoruen kalitatearen arteko egokitzapena.

Irisgarritasunari dagokionez, 20/97 Legeak eta hura garatzen duen 68/2000 Dekretuak araututako alderdiak nabarmendu behar dira.

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

Egoera behar bezala deskribatzen duen idatzizko salaketa. Salaketa horrek, gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu:

- Salaketa jartzen duen pertsonaren identifikazioa.
- Salaketa jartzailearen izaera juridikoa (jabe, maizter, ahaldun, kontratista).
- Egindako esku-hartze edo urraketen deskripzioa.
- Hala badagokio, gertakariak azaltzen dituzten krokis argitzailea eta/edo argazkiak.
- Data, eta eskaera egiten duen pertsonaren sinadura.

NOLA LORTU DOKUMENTAZIOA

Eskaera orriak udal bulegoetan eskura daitezke.

Descargar en formato PDF Jaitsi PDF formatuan

KOSTUAK

Erreklamazioek ez dute tasarik ordaindu behar.

BULEGO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara.

Harremanetarako telefonoa: 943 865033.

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.