Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


KONTZEPTUA - OBRAK

Eraikuntza obrak izango dira: oin berriko eraikinak egiteko obrak eta jada eraikita dauden eraikin, instalazio eta eraikuntza lanen handitze, eraberritze eta finkatze lanak; horien artean sartuko dira balkoiak eta irekitako terrazak ixtea, txabolak eta tailapeak egitea, eta horien osagarritzat jotzen diren urbanizazio lanak egitea.

Handitze obrak eraikinen edo eraikuntza lanen oinplanoak okupatutako azalera edo horien azalera erabilgarria handitzen dutenak izango dira. Handitze horiek solairu berriak egitearen edo kanpo itxituren antolaketa aldatzearen ondorio izan behar dute.

Eraberritze obrak sostengu egiturak, kanpoko fatxaden antolaketa eta horien zerbitzu instalazioen elementu nagusiak aldatzen dituztenak izango dira; betiere, ez badituzte handitze obratzat jotzeko baldintzak betetzen.

Finkatze obrak eraikinen hondatutako egitura elementuak, kanpo fatxadak, estalkiak edo instalazio nagusiak aldatzen edo indartzen dituztenak izango dira, eta horien helburua -eskatzaileak adierazitako asmoez gain- eraikinen iraupena luzatzea izan beharko da. Obra horiek eraikinen egonkortasuna eta segurtasuna bermatu beharko dute, eta finkatze obratzat jotzeko, ez dituzte handitze edo eraberritze obren baldintzak bete beharko.

Halaber, eraikuntza obren lizentzien barruan, obra horiek egiteko ezinbestekoak diren obra txiki osagarriak egiteko baimenak sartuko dira; esaterako, babes hesiak jartzea, aldamioak, eskoramenduak, eta abar. Alabaina, obra osagarri horiek, aurreikusi gabe, lizentziaren xede den proiektua aldatzen badute, edo, jabari publikoko eremuei edo mugakide diren jabetza edo eraikinei eragiten badie, berariazko lizentzia eskatu beharko da horiek egiteko.

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

1.- Lizentzia eskaerak Alkateari zuzendu beharko zaizkio, eta interesatuak edo hura ordezkatzen duen pertsonak izenpetuta aurkeztu beharko dira. Eskaeran eskatzailearen datu pertsonak adierazi beharko dira, eta, horietan, zehaztu egin beharko da zertarako -obrak, jarduerak edo instalazioak egiteko- eskatzen den lizentzia.

Eskariarekin batera -baimen motaren arabera-, hurrengo artikuluan zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dira, ale hirukoiztuan. Horiez gain, jarraian aipatzen diren agiriak eta aplikagarriak diren gainerako arauek eska ditzaketenak ere aurkeztu beharko dira. Administrazioko beste organismo batzuen aurretiazko baimena behar duten espedienteetan, agirien bost ale aurkeztu beharko dira.

Todos los documentos técnicos serán suscritos por el solicitante y, con las salvedades señaladas en el artículo siguiente, por facultativo competente, incluyendo en tal caso el visado del Colegio Oficial Correspondiente.

Eskatzaileek eta teknikari eskudun batek izenpetu beharko dituzte agiri tekniko guztiak, eta, hurrengo artikuluetan adierazitako salbuespenezko kasuetan, agiri teknikoek dagokion elkargo ofizialaren oniritzia izan beharko dute.

Bizitokiak egitekoak
Eraikinak egitekoak
Handitze obrak
Eraberritze obrak
Finkatze obrak goi mailako arkitektoak.

Urbanizazio proiektuak goi mailako arkitektoak eta bide, ubide eta portuetako ingeniariak

Industria eraikinak
Lurren aldaketak goi mailako teknikari eskudunak.

2.- Lizentzia eskaerekin batera, eskaeretan adierazitako jardueren edukia, xedea eta norainokotasuna zehazteko eta argitzeko beharrezkoak diren agiriak eta datuak aurkeztu beharko dira.

Orokorrean, eta artikulu honetan nahiz hurrengoan zehatzen diren salbuespenen kalterik gabe, proiektu teknikoek honako agiri hauek jaso beharko dituzte:

a) Obren edo ezarri beharreko jardueren edo instalazioen deskripzioko memoria, indarrean dagoen hirigintzako araudiak eta, hala badagokio, aplikagarriak izan daitezkeen gainerako arauek ezarritakoa betetzen dela adierazten duena. Obra txikien lizentziek eta garabi-dorreak jartzeko lizentziek ez dute baldintza hori bete beharrik izango.

b) Lizentziaren eraginpeko eremua hiri lurrean edo lurzoru urbanizagarrian badago, udalerriko kaleen planoaren gainean marraztutako kokapen plano bat aurkeztu beharko da, eta lurzoru ez urbanizagarrian badago, Foru Aldundiak 1/5.000 eskalan egindako altxamendu topografikoaren gainean egindakoa.

c) Lizentziaren eraginpeko eremuaren edo partzelaren egoeraren plano topografikoa. Plano horrek eremu edo partzeletan dauden eraikin, azpiegitura eta zuhaitzak jaso beharko ditu 1/200 edo 1/500 eskalan.

Lokalek eraikinen barruan izango duten kokapen planoak, 1/100 eskalan egindakoak. Planoak oinplanoenak eta sekzioenak izango dira, eta lokal eta espazio mugakideen erabilerak eta horietan egingo diren jarduerak adierazi beharko dituzte.

d) Hurrengo artikuluaren 2., 3., 4. eta 6. epigrafeek adierazitako kasuetan, obren edo instalazioen kokapen eta zuinketa planoa aurkeztu beharko da, egoera planoaren gainean marraztuta eta haren eskala berean. Plano horrek, egin beharreko obren eta instalazioen ezarpenaren deskripzio grafikoa jasotzeaz gain, ezarpen horren sestra maila nagusiak eta bertako elementu nagusiek inguruko elementu adierazgarrienekiko oinplanoan duten distantzia adierazi beharko d. Hortaz, adierazpen horien arabera, posible izan behar du, argi eta garbi, azaleko eta lur azpiko perimetroaren transposizio zuzena egitea lekuan bertan.

e) Aurrekontu zehatza. Lizentzia eskaeran obrak egitea aurreikusten bada, honako elementu hauek adierazi beharko dira: obra unitateen banaketa, unitate horien neurketa eta prezioa. Unitateen prezioa kapitulu, lanbide eta teknologien arabera sailkatu beharko da, eta prezio horretan etekin industriala, proiektua egiten eta obren zuzendaritzan parte hartuko duten teknikarien ordainsariak eta aplikatu beharreko BEZa sartu beharko dira.

4.- Aurreko epigrafean adierazitako dokumentazioaz gain, lizentzia eskaerek, horien izaerak finkatutako sailkapenaren arabera, hurrengo artikuluko epigrafeetan adierazten diren agiri zehatzak aurkeztu beharko dituzte, baita, egin nahi diren obra eta instalazioen edo ezarri nahi den jardueraren arabera, aintzat hartu beharreko arauek ezartzen dituzten gainerako agiriak ere.

Eskatutako lizentziek zehaztutako modalitate bat baino gehiagotan sartzeko baldintzak betetzen badituzte, modalitate bakoitzean eskatutako agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

5.- Udalak egoki irizten dituen agiri gehigarriak aurkeztea eska dezake. Bestalde, eskatu baina beharrezkotzat jotzen ez diren agiriak aurkezteko obligazioa bertan behera utz dezake; eta, halaber, eraikuntza obra jakin batzuk, horien tamaina txikia dela eta, obra txikitzat jo ditzake, eskatutako agiriak gehiegizkoak direla uste bada.

DOKUMENTAZIO ZEHATZA

Teknikari eskudunak izenpetutako proiektu tekniko bat aurkeztuko da. Proiektu horrek, aplikagarriak diren arauek eta titulu honetako 3. artikuluan adierazitakoez gain, agiri hauek jaso beharko ditu:

a) Proiektuan jasotako obren ezaugarriak azalduko dituen memoria. Memoria horretan, 3. artikuluan ezarritako zehaztapenez gain, zehazki azalduko dira honako elementu hauek: eraikinen parteek zer erabilera izango duten, eta fatxadak eta estalkiak egiteko erabiliko diren materialak -izaera, kolorea eta gainerako ezaugarriak-.

b) Eraikinaren "kokapen planoa". Plano horretan, 3. artikuluan ezarritako zehaztapenez gain, Udalari laga beharreko espazioen mugak eta azalera jasoko dira, hala badagokio. Plano hau ez da beharrezkoa izango lurrean bertan egin behar ez diren eraberritzen edo finkatze obren kasuan.

c) Eraikinaren solairu eta fatxada guztien planoak. Plano horiek beheko solairuen tratamendua zehaztu beharko dute, baita obrak erabat zehazteko beharrezkoak diren sekzioak ere. Zehaztapen horiek 1/100 eskalan egingo dira, etxebizitzak eraiki behar direnean izan ezik. Azken kasu horretan, gutxieneko eskala 1/50 izango da.

Plano guztietan adieraziko dira kotak, eta kasuari aplikagarriak izango zaizkion ordenantzak betetzen direla egiaztatzeko datuak jaso beharko dituzte. Halaber, eremu bakoitzean eraikitako azalerak eta azalera erabilgarriak zehaztu beharko dira, baita horiek izango dituzten berariazko erabilerak ere.

Sekzioek eraikinaren solairu erabilgarrien sestra kotak adieraziko dituzte, teilatu hegaleko goiko ertzekoak eta estalkiaren gailurretakoak -biak ere bukatutakoak-. Horien guztien erreferentzia kokapen planoan eta egoera planoan adierazitako kotak izango dira, eta azken hauen zehaztasun bera izango dute.

d) Suteen babeserako neurriei buruzko NBE-CPI araua betetzearen justifikazio zehatza, arau hori aplikagarria den eraikinetan.

e) Proiektuak lurrak mugitzea aurreikusiko balu, haren memoriak eta "kokapen planoak" artikulu honetako bigarren epigrafean obra mota horietarako ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte; halaber, Udalak beharrezkotzat jotzen badu, adierazitako proiektu planoak aurkeztu beharko dira, aipatutako lur mugimenduak eraikinak okupatutako eremutik kanpoko lurrei eragiten badiete.

f) "Zerbitzu sareetako hartuneen planoa" -ur hornidura, saneamendua, energia elektrikoa, telefonia, etab.-, kokapen planoaren gainean marraztua. Plano horrek zehaztasunez jasoko ditu hartune horien ezaugarriak, eta justifikatu egin beharko du sare orokorrak nahikoa direla obren ondorioz sortutako premia berriak asetzeko.

g) Erregai deposituak jartzea aurreikusten bada, deposituen eta banaketa sareen kokapen planoak gaineratu beharko dira. Planoetan horien guztien neurriak eta ezaugarriak zehaztu beharko dira.

Deposituak eraikinetik kanpo jarri behar badira, adierazitako planoak proiektuaren "kokapen planoaren" gainean marraztuko dira.

Baldintza berak bete beharko dira, hobi septikoak edo hondakin urak arazteko erabiltzen diren antzeko elementuak jartzeko asmoa izanez gero.

h) Garaje erabilerak ezarri nahi badira, proiektuaren planoetan horri dagozkion aparkalekuak eta sarbiderako korridoreak adieraziko dira; halaber, horien gutxieneko neurri erabilgarrien kotak ezarriko dira, baita, aldapan jartzen badira, horien atalen maldenak -ardatzean- ere.

i) Obrek zuhaitzen bat uki balezakete, adierazi egingo da, eta horren beharra justifikatu beharko da. "Kokapen planoan" adieraziko da hura non dagoen.

j ) Oin berriko edo handitzeko eraikuntza obrak egiten diren bitartean, urbanizazio obra osagarriak egin behar badira, horiek eraikuntza proiektuan zehazteko aukera izango da. Alabaina, zehaztapen horren adierazpen grafikoa eraikuntzari dagozkionetatik aparteko planoetan egin beharko da. Plano horiek berariazko urbanizazio proiektuen edukia eta zehaztasun maila izan beharko dute.

Halaber, eraikuntza lanen aurrekontutik bereizitako aurrekontua aurkeztuko da, agiri mota horiei oro har eskatzen zaizkien baldintza guztiak betez.

1.- Beti eskatu ahal izango dira aurrez aipatutako agiriak, baita aurkeztutako proiektu teknikoa oinarrizko proiektua denean ere. Azken mota horretako proiektu bat aurkeztuz gero, geroago aurkeztu beharko den exekuzio proiektuak dagokion elkargo ofizialak proiektu mota horri eskatzen dizkion gainerako zehaztapenak jaso beharko ditu.

2.- Gainera, orube izateko baldintzak betetzen ez dituen hiri lurrean edo lurzoru urbanizagarrian oin berriko eraikin bat egin nahi izanez gero, eta, Hirigintza Kudeaketako Erregelamenduaren 40., 41. eta 42.3. artikuluek araututakoaren arabera, hori egitea posible bada, lizentzia eskaeretan artikulu horiek arautzen dituzten konpromisoak, baldintzak, fidantzak, eta gainerako elementuak jasoko dira, baita, indarrean dagoen planeamenduak arauzko garapenaren bidez ezartzen dituenak ere. Besteak beste, behar bezala bermatuko da beharrezkoak diren urbanizazio obrak egiteko konpromisoa -obrei dagokien fidantza barne-, eta eraikina ez dela urbanizazio lanak bukatu arte erabiliko. Halaber, azken baldintza hori berariaz jaso beharko da eraikin guztiaren edo haren zatiren baten edo batzuen jabetza edo erabilera eskubideen lagapenetan.

NOLA LORTU DOKUMENTAZIOA

Eskaera orriak udal bulegoetan eskura daitezke.

Descargar en formato PDF Jaitsi PDF formatuan

KOSTUAK

Hirigintza lizentziak lortzeko tasa:
- 3.000 euro baino gutxiagoko instalazio, eraikuntza eta obrak ---
- 3.000 eta 18.000 euro artekoak 30,04 euro
- 18.030 eta 60.100 euro artekoak 150,15 euro
- 60.100 euro baino gehiagokoak 300,27 euro

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
-Zerga mota: %5.

Zenbateko horiek lizentzia ematerakoan ordainduko dira, eta kontura egindakoak izango dira. Obrak amaitzean, lizentziaren titularrak horien behin betiko zenbatekoa aitortzeko obligazioa izango du.

BULEGO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara.

Harremanetarako telefonoa: 943 865033.

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.