UDALA
Sailak
Hirigintza
Udal Tramiteak
[Obra lizentziak, jarduera lizentziak eta irekitzeko lizentziak]Lursail, eraikin edo lokal jakinetan jarduera zehatzak egiteko helburua duten ekimenak izango dira. Jarduera horiek berriak edo aurrez zeudenen ordezkoak izan daitezke. Jarduera horiek indarrean dagoen hirigintza araudia bete beharko dute, baita aplikagarriak izan daitezkeen gainerako arauak ere.
3/98 Legearen -Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra (EHAA, 59. zk., 1998ko martxoak 27, ostirala)- II eranskinean jasotzen diren jarduerak lege horren administrazio baimenaren erregistroaren arabera egingo dira, 55 artikuluari eta Legeari buruzko hurrengo artikuluei begiratuz, halabeharrez, eta funtzionamenduan jarri aurretik.
165/99 Dekretuak (EHAA, 59 zk., 1999ko martxoak 26koa) araututako jarduerek ez dute aurrez aipatutako tramitazioa egin beharrik, eta Dekretu honek berariaz zehazten duen prozedura laburtua jarraitu beharko dute.
1.- Alkateari zuzendutako lizentzia eskaera, interesatuak edo hura ordezkatzen duen pertsonak izenpetua, eta honako datu hauek jasotzen dituena: izenpetzailearen datu pertsonalak, eta lizentzia zer egiteko -obra, jarduera edo instalazioa- eskatzen den. Eskaeraz gain, honako agiri hauek jasotzen dituen proiektu edo dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko da:
a) Deskripzioko memoria. Memoria horrek, oro har eskatutako edukia izateaz gain, honako alderdi hauek guztiak edo batzuk aztertuko ditu, ezarriko den jardueran duten eraginaren arabera:
-Lokal edo eraikinen ezaugarriak: kokapena, okupatutako azalerak, sarbideen deskripzioa, eskailerak, aurreikusitako banaketa, higiene zerbitzuak, aireztapena, gehienezko gainzamak, eta gainerako eraikuntza ezaugarriak. Berariaz adierazi beharko da suteen babeserako araudia eta segurtasun, osasun eta higiene araudiak betetzen direla.
-Lehengaien eta bitarteko produktuen zerrenda: urteko kontsumoa eta horietako bakoitzarentzat aurreikusitako gehienezko biltegiratzea adieraziko da, baita horien ezaugarri fisikoak eta kimikoak, azken horien arteko gehitze efektuak eta hartutako segurtasun neurriak ere.
-Prozesu industriala, horren faseak eta lehengaiek bukatutako produktu bihurtu arte jasan behar dituzten aldaketak azalduz.
-Produkzioa: ekoiztea pentsatzen den kantitatea, aurreikusitako gehienezko biltegiratzea, bukatutako produktuen eta hondakinen izaera, azken horientzat hartutako segurtasun neurriak eta horien azken helmuga.
-Ingurunean izan dezaketen eragina: zaratak, bibrazioak, keak, lainoak, lurrun eta usainak, hondakin uren isurketa, airekoa ez den tenperaturan egindako ekoizpenak eta suteen arriskuak; betiere, horien eraginkortasun maila eta segurtasun bermeak azalduz, balizko eragin gehigarriak aipatuz, eta indarrean dauden legeek berariaz araututako baldintzak betetzen direla adieraziz.
b) Kokapen planoa, 1/1.000 eskalan marraztutakoa. Plano horrek hartu beharko duen eremua, gutxienez, eraikinaren inguruan 100 metroko erradioa izango duen zirkunferentziak osatzen duena beharko du.
c) Lokalek eraikinen barruan izango duten kokapen planoak, 1/100 eskalan egindakoak. Planoak oinplanoenak eta sekzioenak izango dira, eta lokal eta espazio mugakideen erabilerak eta horietan egingo diren jarduerak adierazi beharko dituzte.
d) Lokalen eta instalazioen planoak, 1/100 eskalan eginak. Makinak erabiliko badira, berariaz adierazi beharko da horien kokapena.
Jarduerak ezartzeko, obrak egin behar badira, lehen aipatutako agiriak eta egin beharreko obren ezaugarrien araberako agiri orokorrak eta zehatzak proiektu bakarrean bilduko dira, eta, 3/98 Legeko 61 artikuluan araututakoa betez, obrak egiteko eta jarduerak irekitzeko lizentziak batera erabakiko dira.
e) Aurrekontu zehatza. Lizentzia eskaeran obrak egitea aurreikusten bada, honako elementu hauek adierazi beharko dira: obra unitateen banaketa, unitate horien neurketa eta prezioa. Unitateen prezioa kapitulu, lanbide eta teknologien arabera sailkatu beharko da, eta prezio horretan etekin industriala, proiektua egiten eta obren zuzendaritzan parte hartuko duten teknikarien ordainsariak eta aplikatu beharreko BEZa sartu beharko dira.
Jarduera lizentzia emateko, adierazitako neurri zuzentzaileak bete beharko dira.
Eskaera orriarekin batera, dokumentu hauek aurkeztuko dira:
a) Lizentziaren kopia edo obra lizentzia.
b) Obra amaierako ziurtagiria, obra zuzendariak izenpetua eta dagokion elkargo ofizialak bisatua. Kreditatu egin beharko da obrak lizentziaren xede zen proiektuaren eta haren balizko aldaketen arabera egin direla, eta ezar zitezkeen balizko baldintza bereziak ere bete direla.
c)Instalatzailearen edo obra zuzendariaren ziurtagiria, instalazio termikoei buruzkoa.
d)Instalatzailearen edo obra zuzendariaren ziurtagiria, telekomunikazio egituren instalazioari buruzkoa.
e)Instalazio elektrikoaren agiria, behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren araberakoa.
f) Instalatzailearen ziurtagiria, suteen babeserako instalazioei buruzkoa; eta instalazio horien mantenu kontratua, NBE-CPI 9 arauan, hura garatzen duen erregelamenduan eta industria establezimenduetako suteen kontrako segurtasun erregelamenduan araututakoarekin bat datorrena.
g)Iturgintza eta saneamendu instalazioen buletina, oinarrizko ur legedian araututakoaren araberakoa.
h) Egindako obren planoak, lizentziaren xede den proiektuari eskatutako eskalan eta zehaztasunez egindakoak.
i) Azken likidazioa, obra zuzendariak edo instalatzaileak izenpetutakoa. Bertan, obren edo instalazioen kostua adieraziko da.
j) Sare publikotik hartuneak egin behar badira, UR- ZERBITZUAK partzuergoak ur eta saneamendu sareei buruz emandako aldeko txostena.
k) Hala badagokio, ondasun higiezinen gaineko zergaren alta agiria eskatuko da.
l) Hala badagokio, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta deklarazioa.
Eskaera orriak eta kokapen planoak udal bulegoetan eskura daitezke.
Jaitsi PDF formatuan
Hirigintza lizentziak lortzeko tasa
-3.000 euro baino gutxiagoko instalazio, eraikuntza eta obrak. ---
-3.000 eta 18.000 euro artekoak 30,04 euro
-18.030 eta 60.100 euro artekoak 150,15 euro
-60.100 euro baino gehiagokoak 300,27 euro
Eraikuntza lanen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
-Zerga orokorra: %5.
Zenbateko horiek lizentzia ematerakoan ordainduko dira, eta kontura egindakoak izango dira. Obrak amaitzean, lizentziaren titularrak horien behin betiko zenbatekoa aitortzeko obligazioa izango du.
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara.
Harremanetarako telefonoa: 943 865033.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
