Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


KONTZEPTUA

Aurretik baimenik behar ez duten obra txikiak dira, udala jakinaren gainean jartzea besterik eskatzen ez dutenak.

Obra jakinarazpenaren barruan sartzen dira:

1.- Jatorrizko forma eta kolorea aldatu gabe egiten diren leiho aldaketak.
2.- Eraikinaren egitura aldatzen ez duten etxe barneko erreformak.
3.- Fatxadak pintatzea, kolorea aldatu gabe.
4.- Teilatua berritzea, teilak bakarrik aldatuz.

"Obra jakinarazpen" kontzeptutik kanpo geldituko dira balio historiko-artistikoa izateagatik inbentariatuta edo katalogatuta dauden eraikinetan egindako lanak, bai eta ordenaziotik kanpo dauden eraikinetan egindakoak ere.

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

"Obra jakinarazpen" kontzeptuaren pean sartzen diren obrak egin nahi izanez gero, Udalari jakinaraziko zaio, udalak horretarako emango dion eskabide orriaren bidez (eranskina) edo, bestela, sarrera erregistroan idazki bat aurkeztu beharko da, datu hauekin:

- Eskaera egiten duen pertsonaren identifikazioa.
- Jabe, maizter, ahaldun edo kontratista den.
- Egingo diren obren deskribapena (lana, helburua, krokisa, etab.) eta kokapena.
- Aurrekontua.
- Data, eta eskaera egiten duen pertsonaren sinadura.

NOLA LORTU DOKUMENTAZIOA

Eskabide orria udal bulegoetan.

Descargar en formato PDF Jaitsi PDF formatuan

KOSTUAK

Hirigintza baimena lortzeko tasa:
    -3.000 euro baino gutxiagoko instalazio, eraikuntza eta obrak.
    -3.000 eta 18.000 euro artekoak 30,04 euro
    -18.030 eta 60.100 euro artekoak 150,15 euro
    -60.100 euro baino gehiagokoak 300,27 euro

Eraikuntza, instalazio eta obren zerga.
    -Zerga orokorra: %5.
Kopuru horiek obra baimena jasotzean ordainduko dira; konturakoa izango da, eta baimendunak, obra amaitzean benetako kopurua deklaratu beharko du.

BULEGO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara.

Harremanetarako telefonoa: 943 865033.

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.