Udala
Sailak
Ogasuna
2008ko zergak eta tasak
Tipoak eta kuotak
[Eraikuntza lan, instalazio eta obren gaineko zerga]1.- Tipo orokorra: %5.
1.-
Promozio publikoko edo erakunde publikoetatik bultzatutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko eraikuntzek, instalazioek eta obrek %50aren hobaria edukiko dute.
2.- %90aren hobaria edukiko dute ezinduen irisgarritasun baldintzak eta bizitzeko egokitasun baldintzak hobetzeko eraikinek, instalazioek eta obrek. Hobari hori, ezinduen irisgarritasun baldintzak eta bizitzeko egokitasun baldintzak hobetuko dituen obraren aurrekontu-zatiari aplikatuko zaio.
3.- 15/1989 Faren 5. Artikuluaren arabera, ordenantza fiskalek zerga kuotaren %95erainoko hobaria arautu ahal izango dute interes berezikoak edo udal erabilerakoak deklaratutako eraikuntzen, instalazioen edo obren alde, horretarako arrazoi sozialak, kulturalak, historiko-artistikoak edo enplegua bultzatzeko arrazoiak daudenean. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjetu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin. Artikulu honek esaten duena kontuan hartuta, fatxadak konpontzeko egiten diren obrek, zerga honetan %95eko hobaria izango dute.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
