Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio

Ezarritako gutxieneko kuotak handitu egingo dira, eta, horretarako, 1,9835 koefiziente bateratua gehituko zaie. Beraz, honako hau izango da ibilgailu motaren arabera zehaztutako urteko kuoten taula:

Ibilgailuaren potentzia eta mota

A) TURISMOAK

     9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak .................................................   35,76 €
     9tik 11,99 zaldi f. bitartekoak.......................................................   71,53 €
     12tik 13,99 zaldi f. bitartekoak...................................................... 119,21 €
     14tik 15,99 zaldi f. bitartekoak...................................................... 166,89 €
     16tik 19,99 zaldi f. bitartekoak...................................................... 214,58 €
     20 zaldi fiskaletik gorakoak .......................................................... 262,26 €

B) AUTOBUSAK

     21 plaza baino gutxiagokoak ......................................................... 165,23 €
     21etik 50 plazara bitartekoak ........................................................ 235,32 €
     50 plaza baino gehiagokoak .......................................................... 294,15 €

C) KAMIOIAK

     1.000 kilo baino gutxiagoko karga erabilgarria .................................   83,86 €
     1.000tik 2.999 kilo bitarteko karga erab........................................... 165,23 €
     2.999tik 9.999 kilora bitarteko karga erab........................................ 235,32 €
     9.999 kilo baino gehiagokoak.......................................................... 294,15 €

D) TRAKTOREAK

     16 zaldi f. baino gutxiagokoak..........................................................  35,05 €
     16tik 25 zaldi f. bitartekoak ............................................................   55,08 €
     25 zaldi f. baino gehiagokoak ......................................................... 165,23 €

E) TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEK ARRASTAN ERAMANDAKO
     ATOI ETA ERDI ATOIAK

     1.000 kilo baino gutxiagoko karga erabilgarria...................................  35,05 €
     1.000tik 2.000 kilo bitartekoak .......................................................   55,08 €
     2.999 kilotik gorakoak.................................................................... 165,23 €

F) BESTE IBILGAILU BATZUK

     Ziklomotoreak...............................................................................     8,77 €
     125 zentimetro kubiko arteko motozikletak......................................     8,77 €
     125-250 zent. kub. arteko motozikletak............................................   15,02 €
     250-500 zent. kub. arteko motozikletak............................................   30,05 €
     500-1.000 zent. kub. arteko motozikletak.........................................   60,08 €
     1.000 zentimetro kubiko baino gehiagokoak.....................................  120,16 €


Salbuespenak eta hobariak

1. Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita egongo dira minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

g) Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritza Ikuskaritzaren Kartilaz hornituta daudenean.
2. Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak aplikatu ahal izateko, interesatuek eskatu egin beharko dituzte ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak salbuespena onartu ondoren, berau eman dela egiaztatzen duen agiria luzatuko du eta baita autoaren haizetakoari itsasteko eranskailu bat ere, udaltzainen ikuskapen lana errazteko.
3. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a) a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
- Ibilgailua ezinduak bakarrik erabiliko duela dioen zinpeko aitorpena

b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.