Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


- Industria guneetan dauden ondasunetarako, %0,4013ko karga tasa ezartzen da.
- Gainerako ondasunetarako, %0,1811ko karga tasa ezartzen da.
- Landalur izaerako ondasun higiezinak %0,6483.

Ondorengo hobari hauek ezarri dira: 1.- Higiezinen urbanizazio, eraikuntza eta sustapen jarduerak egiten dituzten enpresen xede diren higiezinei ezarriko zaien zerga honi dagokionez, %50eko hobaria izango dute kuota osoan; betiere, uztailaren 15eko 12/89 Foru Arauaren 15.1.a) artikuluak araututakoarekin bat etorriz.

2.- Kuota osoaren %50eko hobaria izango dute babes ofizialeko etxebizitza berriek, bai eta, horien eraikuntza proiektuan eta erregistroko inskripzioan haiei lotuta azaltzen diren garaje eta trastelekuek ere. Kasu horietan guztietan, beharrezkoa izango da behin betiko kalifikazioa emana izatea, eta horien epealdia hiru urtekoa izango da.

3.- Familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboentzat zergaren kuota osoan ondorengo hobari-eskala ezarri da, horrez gain zehazten diren baldintzak betetzen badituzte:
    a) %50eko hobaria 3 seme-alabako familia ugariari.
    b) %70eko hobaria 4 seme-alabako familia ugariari.
    c) %90eko hobaria 5 edo seme-alaba gehiagoko familia ugariari.

Hobaria eskuratzeko baldintzak hauexek dira:
    a) Zergaren subjektu pasiboa, zergaduna, familia ugariaren titularra izan behar da.
    b) Familiako kideak ezingo dute beste etxebizitzaren jabe izan.
    c) Etxebizitzaren balio katastrala 125.000 euro edo gutxiagoko balioa izan beharko du.

Hobaria eskuratzeko aurkeztu behar diren agiriak.
    a) Eskaera egiten den momentuan indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopia.
    b) Familia Liburuaren fotokopia
    c) Bizikidetasunaren egiaztagiria
    d) Etxebizitzaren jabe izatearen titulua
    e) Eskaera egiten den urtearen aurreko urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren
        erreziboaren fotokopia.
    f) Familiako inork beste etxebizitzarik ez duela ziurtatzen duen subjetu pasiboaren zinpeko
       aitorpena.
Aurreko urtean emandako hobaria berriztatzea eskatzen bada, aurkeztu behar diren agiriak a), e) eta f) ataletan jasotzen direnak izango dira.

Hobariaren iraupena.
Hobariak eskaera egiten den urtean bertan egingo den erreziboan izango ditu bere ondorioak; eskaerak urtero berriztu behar dira, ondoko atalean esandako epe edo denbora honen barruan.

Hobari eskaerak aurkezteko epea:
Hobari honen eskaerak urtarrilean aurkeztu behar dira urtero. Ez dira onartuko beranduagoko egiten diren eskaerak.



Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.