Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Zumaian adineko pertsonen elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak. 2008]Zumaian adineko pertsonen elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak. 2008
Gastuak zuritzeko beti jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dira.
Ondorengo jarduera hauek jasoko dituzte dirulguntzak:
A. Funtzionamendu gastuak.
A.1.- Frogatutako gastuen % 100 arte: bulegoko gaiak eta egunkariak.
A.2.- Gizarte Zerbitzuetako publizitatea duten aldizkariak edo liburuxkak: % 75 arte.
A.3. Telefono fakturak, % 50 arte.
B. Formaziorako eta Informaziorako jarduerak.
B.1.- Hizlariak, hitzaldietako txostengileak: %100 arte.
B.2.- Ikastaroak eta jarduerak garatzeko materialak: %75 arte.
C. Kultur eta Kirol jarduerak.
C.1.- Monitoreak: % 75 arte. (Denei kopuru bera subentzionatuko zaie).
C.2.- Sarrerak museoetarako, erakusketetarako,.: %30 arte.
C.3.- Ibilaldietako bazkariak: pertsona bakoitzeko %30 edo kostu guztia.
D. Jolas jarduerak.
D.1.- Ibilaldiak: autobusaren kostuaren %30 arte.
D.2.- Ibilaldietako bazkaria: %30 arte.
D.3.- Bazkariak, omenaldiak, meriendak.aurrekontuaren %30 arte.
D.4.- Jaialdiak, txapelketak, jokoak,. %50 arte.
Aurkeztutako epea amaitu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako Udal Batzordeak dirulaguntzak emateko proposamena egingo dio dagokion organuari, eta honek erabakia hartuko du.
Dirulaguntza emango dela jakinarazi eta gero, onartutako zenbatekoaren %60 ordainduko da.
2008ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar diren ekintzen memoria eta frogagiriak egiaztatu ondoren, gainerako %40a ordainduko da.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztuko ez balitz, emandako dirulaguntza uka daiteke, eta kasu horretan, jasotako zenbatekoa itzuli beharko da.
1.- Dirulaguntza jasotako jardueraren bat egiteko beste instituzio edo erakunderen baten babesa izanez gero, hori jakinarazi behar da Jardueren Programan edo urteko Txostenean. Dena dela, emandako dirulaguntzek inola ere ez dute gaindituko jardueraren benetako kostua.
2.- Kanpora begira egindako komunikazio guztietan (liburuxkak, propaganda, kartelak, etab.), ZUMAIAKO UDALEKO Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren babesa edo dirulaguntza aipatu beharko da.
3.- Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko diru laguntzaren onuradun diren elkarteek, lagundutako ekintzen propaganda, aldizkariak, oharrak, iragarkiak eta idatziak euskaraz eta gazteleraz idatzi eta komunikatu beharko dituzte.
Oinarri hauetan jasotako edozein obligazio betetzen ez bada, onartutako dirulaguntza osoa edo horren zati bat itzultzea eska dezake Udalak, aldez aurretik interesatuarekin hitz eginda.
Zumaia, 2008ko martxoak 15
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
