Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Zumaian adineko pertsonen elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak. 2007]Oinarri hauen helburua da 2007. urtean Zumaian Adineko Pertsonen Elkarteei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.
Hori guztia elkarbizitza bultzatzeko eta adineko pertsonen arteko elkartasuna sustatzeko, gizarte zailtasunak eduki ditzaketen pertsonen integrazioan eraginda.
Dirulaguntzak udalerriko herritarrentzat diren jardueren garapena finantzatzeko izango dira.
Dirulaguntza jasoko duten jarduerak, atal hauetan barneratuta egongo dira:
1.- Funtzionamendu gastuak.
2.- Informaziorako/Formaziorako jarduerak.
3.- Kultura eta jolas-jarduerak.
ADINEKO PERTSONEN ELKARTEEK ETA KOLEKTIBOEK Ekintzen Programa aurkeztu behar dute, 2007. urteko martxoaren 31a baino lehen. (Ekintzen ereduaren inprimakia eransten da)
Eskaera, ekintza bakoitzatik inprimaki bat beteta aurkeztu behar da (Anexo II)
Eskaerak aurkezteak esan nahi du, eskatzaileek erabat onartzen dituztela oinarri hauetan ezarritako baldintzak.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
