Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


Zumaian adineko pertsonen elkarteei dirulaguntzak emateko oinarriak. 2007.

ONURADUNAK

Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak eskatzeko, honako baldintzak bete beharko dituzte erakundeek:
- Eusko Jaurlaritzako Elkarteen erregistroan izena emanda egotea.
- Euren jarduera Zumaian garatzea edo jarduera horien onuradunak zumaiarrak izatea.

ESKABIDEAK, AGIRIAK ETA AURKEZTEKO EPEA

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza-eskaria egiteko epea 2007ko ekainaren 8an bukatuko da. Eskariak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu beharko dira.

Dirulaguntza eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

1) Eskaera-orria betea (I Eranskina eta/edo II Eranskina).
2) Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakundeen erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
3) Identifikazio Fiskalaren kodearen fotokopia.
4) Subentzionatzea nahi den programa edo ekintzaren txosten zehatza.
5) Dirulaguntza eskatzen deneko programaren aurrekontua.
6) Erakundearen urteko aurrekontua.

ESKARIA EGIN DUEN ERAKUNDEARI JAKINARAZTEA

Eskaria egin duten Erakundeei dagokion organoak hartutako erabakiaren berri emango zaie.

Dirulaguntzen zenbatekoa erabakitzeko, beste irizpide batzuen artean, aurkeztutako eskariak eta diruz laguntzeko moduko jarduerak izatea hartuko da kontuan, beti ere, Gizarte Zerbitzuen Sailak horretarako ezarritako aurrekontuen barruan, Eklkarteei Dirulaguntzak partida barruan.

DIRULAGUNTZA JASOTZEN DUTEN ELKARTEEN BETEBEHARRAK

Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek ezinbestean aurkeztu beharko dute udaletxean ondoren zehaztuta datorren dokumentazioa:
a) Dirulaguntza jaso duen jarduera edo programaren txosten zehatza.
b) Jasotako dirulaguntza kopuruaren pareko gastuaren egiaztagiri originalak edo fotokopiak, eta diruz lagundutako jarduera edo jardueren balantze ekonomikoa, 2008. urteko urtarrilaren 15a baino lehen. (Dirulaguntza arrazoitu ezean, jasotako dirua itzuli egin beharko da).
c) Dirulaguntza emateko arrazoi diren jarduerak gauzatzea eta diru-laguntza emateko erabakian jarritako baldintzak epeen barruan bete direla egiaztatzea.
d) Zumaiako Udalak egin ditzakeen finantza kontrol eta egiaztapen jarduerak onartzea.
e) Helburu bererako beste administrazio edo erekunde publikotatik jasotako diru-laguntzen edo izandako diru-sarreren berri ematea Zumaiako Udalari.
f) Jarduerei lotutako publizitatean Zumaiako Udalaren babesa adierazi beharko da Udalaren armarria txertatuz.

EBAZPEN ADIERAZIRIK EZ BADA

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, 43. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta 3 hilabeteren buruan ebazpenik adierazten ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da.

ZENBATEKOA

Elkarteek bi diru laguntza mota jaso ahal izango dituzte:

. Elkartea mantentzeko honako hauek baloratuko dira:
        Elkartearen benetako aurrekontua, eta aurreikusitako gastu eta xehetasunak.
        Zumaiako Udalari eskatzen zaion mantentze gastua zertarako den zehaztu egin beharko da.
        Elkarteko bazkideen edo partehartzaileen kopurua.
        Elkarteko bazkideen edo partehartzaileen artean dagoen zumaiar kopurua.

. Herrian bertan programa edo jarduera bat garatzeko honakoak edukiko dira kontuan:
   1) Erakundearen jarduera edo programetan parte hartzen duten herritarren kopurua:
        30 lagun baino gutxiago: 1 puntu
        31- 50 lagun bitartean: 2 puntu
        51-75 lagun bitartean: 3 puntu
        76-100 lagun bitartean: 4 puntu
        100 lagun baino gehiago: 5 puntu

   2) Jardueren iraupena:
        Egun bat: 1 puntu
        Egun bat baino gehiago eta 3 hilabete baino gutxiago: 2 puntu
        Hiru hilabete: 3 puntu
        Sei hilabete: 4 puntu
        Urte osoa: 5 puntu

   3) Herrikoak diren erakunde edo jarduerak edo ordezkaritza baten bidez Zumaian
       lan egiten dutenak: 5 puntu

   4) Herrian garatuko diren ekintzaren proposamenak: gehienez 5 puntu

PUBLIZITATEA

Diruz lagundutako jarduerei buruz egiten den mota guztietako publizitatean, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek laguntza eman dutela azaldu beharko da.

BALDINTZAK EZ BETETZEA

Erakunde batek deialdi honetan aurreikusten diren baldintzak edo baldintzetako bat betetzen ez baditu, dirulaguntza gutxitu edo bertan behera gelditu liteke.

INTERPRETAZIOA

Oinarri hauen interpretazioan sortzen diren zalantza guztiak Zumaiako Gizarte Zerbitzuen Batzordeak erabakiko ditu.

Itzuli


Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.