Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Balioanizdun apartamentuak]Balioanizdun apartamentuak
. 60 urtetik gorakoa izatea, indarrean dagoen balioespenaren arabera autonomoa izatea, laguntza gutxi edo gainbegiratze txikia behar izatea eta etxebizitza lortzeko beharra izatea.
. 60 urtetik gorako pertsonek beren ezkonlagunarekin, bikotearekin edo anai-arrebekin bizitzeko aukera izango dute balio anitzeko etxebizitzetan, nahiz eta horiek gazteagoak izan. Halaber, eskatzaileak menpeko senitarteko edo lagun baten ardura izango balu, pertsona horrek ere etxebizitza horretan bizitzeko aukera izango luke.
. Urritasun físico edo sozialak dituen 60 urtetik gorako pertsona autonomoa izatea, eta gainbegiratze maila txikia behar izatea, eta/edo pertsona horrek, bere ardurapean, ohiko etxebizitzan bizitzeko gai ez den senitarteko edo laguna izatea.
Halaber, kontuan hartu behar da pertsona horien osasunak eta autónomo izateko gaitasunak pizkanaka okerrera egingo duela; beraz, beharrezkoa izango da zerbitzu hau utzi eta pertsona horientzat egokiagoak izango diren baliabideak ezartzea.
. Zumaian erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera data baino 24 hilabete lehenago, edo Zumaian jaioa izanik familiarekin berriz elkartzeagatik edo gizarte arrazoiengatik Zumaian berriz bizi nahi dutela argudiatzen dutenentzat.
Dena dela ere, unean uneko egoeraren arabera eta aurreko baldintza bete gabe ere, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutek familiarekin berriz elkartzeko egoerak edo beste zenbait egoera kontuan hartuko ditu, beti ere egoera horiekin herriarekiko behar adinako lotura (bai pertsonala, bai familiarekin lotutakoa) frogatzen bada.
Zumaiako erabiltzaile guztien beharrei erantzun ondoren bete gabeko lekuak geratuko balira, eskualdeko herrietan erroldatutako pertsonek balio anitzeko etxebizitzetan sartzeko aukera izango dute, beti ere bere herrian erroldatuta 24 hilabete daramatzatela frogatzen badute. Horretarako, ordea, pertsona horren jatorrizko herriko udalak eskaera teknikoa bere gain egin, eta horren ardura ekonomikoa hartu beharko du. Eskaera hori urtez urte luzatu ahal izango da, zumaiarren eskaerei lehentasuna emateko.
. Autonomia pertsonala izateaz gain, bere etxebizitzatik ateratzeko premia duten pertsonak, hainbat arrazoirengatik: kaleratzea, tratu txarrak jasatzeko arriskua, etxebizitzak osasunaren kalterako baldintzak izatea, etab. Pertsona horiek aldi baterako bizi ahal izango dira etxebizitza balio anitzetan. (3 eta 6 hilabete artean, egoera argitu arte. Protocolo bat landuko da kasu horiei aurre egiteko).
Ondorioz:
. Eskatzaileen ezkonlgunek ere etxebizitzan sartzeko aukera izango dute, nahiz eta aurretik ezarritako baldintzak ez bete (adina, erroldatzea). Halaber, familiako beste zenbait kidek ere (seme-alabek, anai-arrebek, etab.) sartzeko aukera izango dute eskatzailearekin bizi eta ezinduak direla egiaztatzen bada.
. Eskatzailearen autonomia maila unean uneko erakundeak ezartzen duen balioespen eskalaren arabera erabakiko da.
. Eskaera famili unitate batek egindakoa bada, mendekotasun maila handiagoko pertsonek ere badute etxebizitza mota hauetan bizitzeko aukera, baldin eta eskatzailea gai bada pertsona horrek behar duen zaintza emateko.
. Ez da onartuko bestekin harremanak izateko arazoak izan eta, beraz, bizikidetza honda dezakeen inor.
. Balioespen taldeak erabakiko du eskakizun bakoitzaren egokitasuna, pertsona bakoitzaren beharren eta mendekotasun fisikoaren, psikikoaren eta sozialaren arabera.
. Etxebizitza bat eskatzen duen pertsonak etxebizitza horretan jarraitzeko baldintzak betetzen ez dituenean (mendekotasun maila handitu egin zaiolako edo laguna hil egin delako), bertatik atera beharko du 3 hilabeteko epean (epe hori beste 3 hilabetez luza daiteke).
Udaletxeko Gizarte Zerbitzu Departamentual
Telefonoa: 943 862200
Faxa: 943 862024
E-posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net
Bulego orduak: 9:00etatik 13:00tara (Atenditua izateko, aldez aurretik txanda eskatu behar da).
Udaletxeko Gizarte Zerbitzu Departamentuan.
Eskaeraren izapidaketak aurrera egiteko, ondorengo dokumentuak ekarri beharko dituzu.
1. Eskaera inprimakia sinatuta
2. Eskatzailea eta laguntzaileen NAren fotokopiak
3. Eskatzailearen eta laguntzailearen Mediku informeak
4. Konpetentzia duen Balorazio unitateak luzatutako guztien Autonomoa edo Ezindua direnen balorazioa
5. Errolda agiria
6. Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia
7. Eskatzailearen eta laguntzailearen urteko dirusarreren agiria: pentsioak, nominak,...
8. Eskatzailearen eta laguntzailearen azkenengo Errenta Aitorpenaren fotocopia, eta bestela Aitorpena ez duela egiten egiaztatuz Haziendako frogagiria.
9. Eskatzailearen eta laguntzailearen Foru Aldundiak luzatutako Ondasun ziurtagiria (Errotaburu, 2-Donostia 20009 eta Jose de Artetxe, 3-Azpeitia 20720)
10. Eskatzailearen eta laguntzailearen bankuko titutu eta kontuen egoerari buruzko banku ziurtagiriak
11. Kontu zenbakia (20 digitu)
12. Gizarte Zerbitzu Batzordeak beharrezkoak ikusten dituenak
2004ko uztailaren 22an ozpatu zen Bilkura Orokorrean onartuta.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
