Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Eguneko Zentrua]Eguneko Zentrua
Eguneko Zentroa eguneroko jardueretan laguntza beharrak dituzten adineko pertsonentzat izango da.
. Gizarte Politikarako Departamentuak, indarrean dagoen balorazioa eskalaren arabera, laguntza behar duten pertsonak bezala kalifikatutakoak.
. 60 urtetik beherako pertsonak, minusbaliatuaren izaera legalki onartua dutenak eta Gizarte Politikarako Departamentuak egokitzat baloratutakoak.
. Era berean, erabiltzaileak izan daitezke 60 urtetik beherako eta gorako pertsonak, Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako edo Gipuzkoako Foru Aldundiko talde teknikoek egokitzat baloratutakoak.
Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen ardura izango da zerbitzu hau behar duten pertsonak detektatzea eta eskaera bideratzea.
Udaletxeko Gizarte Zerbitzu Departamentua
Telefonoa: 943 862200
Faxa: 943 862024
E-posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net
Bulego orduak: 9:00etatik 13:00tara (Atenditua izateko, aldez aurretik txanda eskatu behar da).
Udaletxeko Gizarte Zerbitzu Departamentuan.
Eskaera izapidaketak aurrera egiteko ondorengo dokumentuak ekarri beharko dituzu:
. Sartzeko eskaera, eredu ofizialaren arabera eginda, interesatuak berak sinatuta onespen osoarekin, edo bere legezko ordezkariak.
. N.A.N. aren fotokopia.
. Gizarte Segurantzako edo Ondasun-laguntzako txartelaren fotokopia.
. Dauzkan mediku-txostenak ("Sakontzen" mediku-balorazioa egin baino leen eramango ditu).
. Soldatak, pentsioak -aparteko pagak barne- edo ondasun higiezinak edo beste edozein eratako azalpenetatik eratorritako dirusarreren ziurtagiriak.
. Bankuen agiriak.
. Gaur egun dituen ondasunen eta azkenengo bost urteetako ondasunei buruzko Haziendako ziurtagiria.
. Azkenengo Errenta Aitorpenaren fotokopia edo, hori izan ezean, Aitortzaile-erroldan barneratuta ez egotearen Haziendako ziurtagiria.
* Adineko pertsona ezinduentzako eguneko zentruei buruzko, Urriaren 17ko, 202/2000 Foru Dekretua.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
