Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Gizarteratze hitzarmenak]Gizarteratze hitzarmenak
Gizarteratze hitzarmenetako alderdiak, batetik, udalak eta, bestetik, baztertze egoeran edo baztertua izateko arriskuan egonda, hitzarmenen hartzaile izan daitezkeen pertsonak izango dira.
Edonola ere, gizarteratze hitzarmenak oinarrizko errenta izateko eskubidearen titularrekin izenpetuko dira.
1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie baztertze egoeran edo baztertua izateko arriskuan dauden pertsonak aurkitzea; haien premien diagnosia egitea; Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez, gizarteratze hitzarmenak adostea eta egitea, eta hitzarmen horiek izenpetzea.
2. Era berean, udalei dagokie izenpetutako hitzarmenen etengabeko jarraipena egitea, bai eta hitzarmen horiek berrikustea, aldatzea eta, bere kasuan, aldi batean ikuskatzea ere.
. Oinarrizko errenta eskubidearen titularrekin izenpetutako gizarteratze hitzarmenei dagokienez, udalak hartzailetzat har dezake oinarrizko errenta eskubidearen titularra ez den bizikidetza unitate ekonomikoko beste kideren bat ere; betiere, pertsona horrengan izaera ekonomiko soila ez duten arrazoiak biltzen badira.
. Udalak gizarteratze hitzarmena egitea eskatzen duen edonorekin izenpetu dezake hitzarmena; betiere, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen iritziz, eskatzailearen epe ertaineko edo luzeko gizarteratzea lortzeko, berariazko esku-hartzeak edo jarduerak egin behar badira.
a) Gizarteratze hitzarmenean hartutako konpromisoak betetzea.
b) Hartutako konpromisoa betetzeko aukerak baldintza ditzaketen bat-bateko aldaketen berri ematea; horretarako, gehienez, hamabost egun naturaleko epea izango du, aldaketak gertatu ziren unetik kontatzen hasita.
c) Izenpetutako gizarteratze hitzarmenaren objektu eta helburu diren jarduera guztiak egitea.
* Urtarrilaren 11ko 1/2000 Dekretua, gizarteratze hitzarmenak arautzen dituena.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
