Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


Arazoak dituzten familietan esku-hartzea

HELBURU OROKORRAK

1. Famili unitatea osatzen duten kideek gizarte trebetasunak eskuratzea.

2. Famili unitatea osatzen duten kideen arteko harreman positiboa sustatzea, komunikazio pertsonalean eta pertsonen arteko komunikazioan eraginez.

3. Pertsonaren edo familiaren harreman positiboa sustatzea horretarako elkarreragin familiarreko sistemez baliatuz, hala nola: eskola, auzoa, lana eta abar.

BERARIAZKO HELBURUAK

1.1. Familiei behar duten neurrian laguntzea, eguneroko bizitzako ohitura hauek eskuratzen: higienea, elikadura, etxearen antolakuntza, heziketarako eta pertsonen arteko komunikaziorako jarraibideak, eta abar.

1.2. Etxea antolatzeko eta ondasunak administratzeko ohitura hartzea, pixkanaka.

1.3. Ordutegiaren eta etxeko espazioaren banaketa txukuna egitea.

1.4. Gutxieneko higiene-osasun ohiturak hartzea.

1.5. Prestakuntza eskuratzea gizarte baliabideei buruzko informazioa lortzeko eta baliabide horiek erabiltzen ikasteko.

2.1. Familian esku-hartzea gatazkak sortzen dituzten egoerak azaleratzeko eta egoera horiek onartu eta horiei aurre egiteko.

2.2. Gurasoak bikote harremanean eta bizikidetza harremanean izan ditzaketen zailtasunak onartzeko eta haiei aurre egiteko gai izatea.

2.3. Gurasoekin lana egitea seme-alaben heziketa osoa lortzeko prozesuan heziketa jarraibide positiboak hartzeak duen garrantziaz ohar daitezen.

2.4. Familiako kide bakoitzaren berariazko ezaugarriak errespetatuak izatea.

3.1. Familiako kideek pertsonekin, taldeekin eta abarrekin harreman positiboak izatea lortzea.

3.2. Irakasleekin edo seme-alaben eskola heziketaren arduradunekin elkarrizketa bideak sortzea, horrela, pixkanaka helburu komun batzuk zehazten joateko.

3.3. Familiako kideek guztientzat ezarritako jardueretan parte hartzea lortzea.

4.1. Pertsonarekin edo familiarekin batera, haien krisi egoerak eragiten dituzten kausak aurkitzea.

4.2. Gaitasun pertsonalak sustatzea, autoestimuaren garapenean eraginez; hau da, norbere burua ezagutzea, onartzea eta segurtasuna izatea.

4.3. Gizarte ardurak hartzea sustatzea; hau da, familia eta gizarte unitateko kide bakoitzak heziketari, lanari eta abarri dagokionez duen ardura har dezan laguntzea.

LAGUNTZA MOTA

Programa honen barruan, honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:

. Familia esku-hartze psikologiko eta hezitzailea.

. Familia esku-hartze hezitzailea.

ARGIBIDEAK (KONTSULTAK)

Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.

Telefono zenbakia: 943-862200
Fax zenbakia: 943-862024
E-posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net

Bulego orduak: 9:00etatik 13:00etara (txanda eskatu behar da).

Itzuli


Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.