Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Tratu txarrak jasan eta sexu arazoak izan dituzten pertsonei laguntza psikologikoa ematekoTratu txarrak jasan eta sexu arazoak izan dituzten pertsonei laguntza psikologikoa emateko programa
Psikologia kabinetearen laguntza eta tratamendua. Helburua: sexu erasoak eta tratu txarrak jasan dituztenek izan ditzaketen traumak gainditzen laguntzea, eta, horren bidez, haien bizitzak normaltzea lortzea; eta erasotzaileei dagokionez, horien jarrerak aldaraztea, portaera horiek errepika ez ditzaten.
Psikologia kabineteak, gutxienez 3 saio izango ditu interbentzioa aztertu, baloratu eta proposamena egiteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak programa honen gastuak bere gain hartuko ditu Udaleko Gizarte Zerbitzuen aldez aurretiko txostena eta balorazioa egin ondoren.
Aholkularitza, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin aldez aurretik sinatutako hitzarmena duten psikologia kabineteek emango dute.
Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.
Telefono zenbakia: 943-862200
Fax Zenbakia: 943-862024
E-Posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net
Bulego orduak: 9:00etatik 13:00etara (txanda eskatu behar da)
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
