Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Aldi baterako egonaldien programa]Orokorra: Adineko pertsonak etxean eta gizarte eta familia ingurunean ahalik eta denbora luzeenean egotea bermatzea eta egoitzaren batera eramateko aukera atzeratzea. Hori lortzeko, lehentasuna emango zaio mendetasun egoeran dauden adinekoekin bizi diren familiei laguntzeari.
Zehatza: Adineko pertsonen zaintzaz arduratzen diren familiei atsedenaldi bat ematea, adineko pertsona horiek egoitza batean sartuz, aldi baterako. Horretarako bi arrazoi egon daitezke: familia adineko pertsona horretaz denboraldi batez arduratu ezin izatea edota zaintzaileei oporrak hartzeko aukera ematea
Erabiltzailea: Mendekotasunaren norainokotasuna aintzat hartuta, egoera hauetakoren batean dauden adineko pertsonak izan daitezke programa honen erabiltzaile:
. Gutxienez urtebetez Gipuzkoako Lurralde Historikoan errodaturik daudenak, edota, egoitza probintzia horretan bizi diren familiartekoekin gutxienez bi urtez bizi direnak.
. Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko zailtasunak dituztelako, etxean bakarrik egoteko gauza ez, eta etxean bizitzeko erabiltzen duten laguntza sarea aldi batean erabili ezin duten pertsonak.
Egoitzatan eskaintzen den arreta ematen zaie adineko pertsonei; beraz, adineko pertsona horiek horrelako zentroetan izaten den arreta eta zerbitzuak jasoko dituzte
Urtean zehar, gehienez, 31 eguneko egonaldia egin daiteke eta egonaldi hori hainbat alditan zatika daiteke.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
