Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Egoitzan sartzeko eskaera]Egoitzan sartzeko eskaera
. 60 urte beteta izatea.
. Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera egin aurreko azken 24 hilabeteetan; edo, Gipuzkoan jaiotakoa izanda, bertan bizi izatea 24 hilabetez gutxienez, azken 10 urteetan.
. Osasun instituzioen etengabeko zaintza behar ez izatea.
. Bizikidetza larriki kalte dezakeen desorekarik ez izatea; pertsona horiek jasotzeko berariaz prestatuta dauden zentroen kasuan izan ezik.
. Adineko pertsona ezindua izatea, Foru Aldundiko balorazioaren eskalaren arabera.
Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.
Telefono zenbakia: 943-862200
Fax zenbakia: 943-862024
E-Posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net
Bulego orduak: 9:00etatik 13:00etara (txanda eskatu behar da)
Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.
Eskaeraren tramiteak egiteko, honako agiri hauek ekarri beharko dituzu:
1. Eskaera inprimakia beteta.
2. Eskatzailea edo ordezkari legalaren NANaren fotokopia.
3. Errenta aitorpenaren fotokopia eta ondarearen gaineko zergarena. Aitorpen horiek egitera behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak, eta ondasun higikor eta higiezinen zinpeko aitorpena.
4. Baimena emango zaie, bai Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei, bai Gizartekintzari, datuak egiaztatu edo eskatu ahal izateko.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
