Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


Etxez etxeko laguntza zerbitzua

ZERBITZUA JASOTZEKO BALDINTZAK

. Herrian erroldatuta egotea.

. Egoera fisiko edo psikikoan diren gabezien ondorioz, eguneroko bizitzarako jarduerak egiteko autonomia murriztua izatea.

. Autonomo edo mendeko balorazioa izatea, Foru Aldundiaren eskalaren arabera.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZURAKO BEHAR DIREN AGIRIAK

• NANaren edo beste edozein dokumentu identifikatzaileren fotokopia.
• Familia Liburua, Familia unitatean 18 urtetik beherakoak baldin badaude.
• Gipuzkoako Foru Aldundiko Balorazio Unitateak egindako Balorazioa.
• Eskatzailearen eta/edo harekin bizi diren pertsonen Minusbaliotasun agiria, Gipuzkoako Foru
   Aldundiak edo dagokion erakunde ofizialak egindakoa, hala dagokionean.
• Osasun Txartelaren fotokopia.
• Egoera ekonomikoaren datuak:
   * Eskabidearen aurreko 4 urteetako ondasun higigarri eta higiezinen zinpeko aitorpena.
   * Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren fotokopia edo, haren
      ordez, Ogasunaren ziurtagiria aitorpena egin beharrik ez daukala dioena.
   * Ondasun higigarrien zergaren eta jarduera ekonomikoen zergaren aitorpenak.
   * Pentsio eguneratuen ziurtagiria, ematen dituen erakundeak egina.
   * Aurrezki-libretak, kontu korronteak, bonuak, akzioak, epe finkoko orriak eta abar dauzkan
      banku-entitate guztien kokapen eguneratuen ziurtagiria.
   * Kapital higigarri eta higiezinen etekinak.
   * Enpresa edo lanbide jardueren etekinak.
   * Ezarritako prezioa hilero ordaintzeko banku-entitatearen izena eta kontu korrontearen
      zenbakia
   * Azken nominaren fotokopia (aldakorrak direnean nomina bat baino gehiagorenak).
• Gizarte-laguntzailearentzat edo Batzordearentzat interesekoa izan daitekeen beste edozein agiri.

AGIRIEN AURKEZPENA

Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.

Telefono zenbakia: 943-862200
Fax zenbakia: 943-862024
E-Posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net

Bulego orduak: 9:00etatik 13:00etara (txanda eskatu behar da)

ARGIBIDEAK (KONTSULTAK)

Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.

OINARRIAN DUEN ARAUA

. Udaleko etxez etxeko zerbitzuaren erregelamendua, 2002-04-29ko GAOn argitaratua.

. Urtero onartutako udal ordenantzeko zehazten duten onuradun autonomoek egin beharreko ekarpen ekonomikoa.

. Abenduaren 27ko 72/2002 Foru Dekretua, mendetasun egoeran dauden adinekoentzat ematen den etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileek egin beharreko ekarpen ekonomikoa arautzen duena (2006-06-19ko GAOn argitaratua).

Itzuli


Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.