Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


BonoTaxia

ONURADUNAK

. 12 urte baino gehiago edukitzea.

. Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea gutxienez hamabi hilabetez, hau da, gutxienez, eskaera egin baino hamabi hilabete lehenago.

. Garraio kolektiboa erabiltzea neurri handi batean eragozten dioten urritasunak edukitzea, eta "garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunen presentzia zehazteko baremoaren" (minusbaliotasun gradua ezagutzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 197/1999 Errege Dekretuaren 3. Eranskina) arabera, baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

. Leku batetik bestera joateko gurpil aulkia behar izatea.

. Leku batetik bestera joateko nahitaez bi makulu behar izatea.

. Garraiobide normalizatuak erabiltzea zailtzen duten urritasun psikiko larriak edukitzea. . Aipatutako baremoan, gutxienez, 10 puntu lortu izana.

. Osasun egoera nahiz bestelako arrazoiak direla bide, ohiko etxebizitzatik kanpo joan-etorriak egiteko ezinduta ez egotea.

. Bere izenean ibilgailurik ez edukitzea.

Laguntzak jasotzeko, baldintza horiek betetzeaz gain, beharrezkoa izango da baremo ekonomiko jakin bat betetzea.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

. NANaren fotokopia.

. Familia unitatearen urteko diru sarrerak egiaztatuko dituen errenta aitorpena, eta horren faltan, urteko pentsioaren ziurtagiria.

. Erroldatze ziurtagiria eta bizikidetza ziurtagiria.

. Laguntza beharra egiaztatzen duen gizarte txostena.

Diru-laguntza gehienez hamabi hiletan egingo den ordainketa bidez emango da; betiere, aurrerantzean onar daitezkeen berritzeei kalterik egin gabe.

AGIRIEN AURKEZPENA

Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.

Telefono zenbakia: 943-862200
Fax zenbakia: 943-862024
E-Posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net

Bulego orduak: 9:00etatik 13:00etara (txanda eskatu behar da).

ARGIBIDEAK (KONTSULTAK)

Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.

OINARRIAN DUEN ARAUA

Urriaren 1eko 55/2002 Foru Dekretua.

Itzuli


Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.