Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Banakako laguntzak gutxitasunak dituzten edota mendetasun egoeran dauden pertsonei]Banakako laguntzak gutxitasunak dituzten edota mendetasun egoeran dauden pertsonei
1. Honako helburu hauek dituzten banakako arreta programak finantzatzeko laguntza ekonomikoak:
1.1. Hitzartu gabeko zentroetan zaintza jasotzea.
1.2. Beste zenbait gizarteratze programa egiten parte hartzeko aukera izatea (laguntza osagarriak).
1.3. Norbere bizilekuan bizimodu independentea egiten laguntzea, horretarako laguntza ekonomikoak emanez.
2. Autonomia pertsonala eta eguneroko jardueratan irisgarritasuna bultzatzeko laguntza teknikoak eta/edo laguntza ekonomikoak.
. Horretarako laguntza motak:
. Mugikortasunerako laguntzak:
Aulki elektrikoak
Aulki bereziak
Ibilgailua egokitzea
Ibilgailua erostea
Egokitutako altzariak
Komunerako eta bainurako osagarriak
Jasotzeko eta lekualdatzeko aparatuak
. Irisgarritasuna:
Etxebizitzara sarrera erraztea
Etxe barrua egokitzea
. Komunikaziorako laguntzak:
Entzumen protesiak
Ingurunearen kontrola
Pertsonen arteko komunikaziorako gailuak
Egokitutako softwarea
Egokitutako hardwarea
Laguntza horiek eskuratuko dituzte %33ko minusbaliotasun maila edo handiagoa dutenak edo, une bakoitzean indarrean dagoen mendekotasuna balioesteko eskalaren arabera, "mendetasun adineko pertsonak" direnak. Horretaz gain, beharrezkoa izango da bi urtez Gipuzkoako Lurralde historikoan erroldatuta egotea gutxienez.
Eskaerak urtean zehar edozein unetan aurkeztu ahal izango dira, eta aurrekontuan aurreikusitako baliabideen arabera erantzungo dira.
Edonola ere, aurkezpena edozein jarduera, obra edo erosketa eskaera jarduerari, obrari nahiz erosketari ekin aurretik egin beharko da.
. Eskaera orria
. Eskatzailearen datu ekonomikoak honako agirien bidez:
. Aurreko ekitaldiko norbanakoen errenta aitorpena, edo
. Errenta aitorpena egin beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria eta pentsioen eta/edo laneko errenten ziurtagiria.
. Eskaera eragin duten arrazoiak.
. Eskatzen duenaren aurrekontu xehekatua.
. Xede bera duten eskaeren zerrenda. Bestelako dirulaguntzarik eskatu ez bada, egoera hori adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztuko da.
. Eskaera balioesteko aurkeztu nahi den beste edozein agiri.
. Diru sarrera egiteko banku kontua.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek gizarte txosten bat egingo dute, eta Gizarte Politikarako Sailera bidaliko dute gainerako dokumentuekin batera.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
