Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


Familia ugariko txartela

SEME-ALABEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK

1. Hiru baldintza hauetakoren bat bete beharko da: ezkongabea izan, eta 21 urte baino gutxiago izatea; minusbaliatu izaera onartua izatea, edo lanerako ezgaitua egotea legediak araututako baldintzen arabera. Adinaren muga 25 urtera luza daiteke; betiere, araudiak ezarritako baldintzak betez, beren adinerako eta titulaziorako egokiak diren ikasketak egiten ari badira.

2. Familia buruarekin batera bizitzea. Honako arrazoi hauetakoren bat dela medio, familia buruarekin bizi behar ez bada ere, baldintza bete egiten dela usteko da: Espainiako beste leku batera joan behar izan bada lanera; edo lantoki aldaketa hori legezko emigrazio erregimenean egin bada, ikasketak egin beharragatik, osasun zentroren batean sartu beharragatik edo antzeko arrazoiren batengatik.

3. Ekonomikoki familia buruaren menpe egotea, 3. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusten den kasuan izan ezik. Mendekotasun egoeran dagoela ulertuko da:

. Seme-alabaren soldatak 18 urtetik gorakoentzat legeak ezarritako lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza gainditzen ez badu.

. Semea edo alaba lana egiteko ezindua badago eta haren pentsioaren zenbatekoak -pentsioa edukiz gero- lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza gainditzen ez badu. . Familia burua edo haren ezkontidea lana egiteko ezindua badago.

. Aita ez badago eta semeak edo alabak, araudiak zehaztutako kasuetan edo baldintzetan, familiaren mantenuan parte hartzen badu.

. Familia burua erretiroa hartuta badago edota, edozein kasutan ere, hirurogeita bost urte baino gehiago baditu.

Familia buruak nahiz seme-alabek espainiarrak izan behar dute, eta Espainian bizi behar dute.

Ondorio horietarako, espainiar lurraldean legalki bizi diren eta legalki dauden hispanoamerikarrak, portugaldarrak, brasildarrak, andorratarrak eta filipinarrak espainiar biztanleekin parekatu egingo dira. Baldintza horiek betetzen dituzten beste herrialde guztietako biztanleek, espainiarrekin parekatu ahal izateko, beharrezkoa izango da estatuen artean isilbidezko elkarrekikotasuna izatea estatuen artean, edo, bestela, elkarrekikotasun hori nazioarteko hitzarmen edo itunetan berariaz adierazita egotea.

ONURAK

Familia ugarietako kideek onura hauek izango dituzte:

a) Hezkuntza alorrean:
. Salbuespenak edo murrizketak eskubide eta tasa akademikoetan eta administratiboetan.

b) Hainbat onura etxebizitzari dagokionez.

c) Murrizketak trenen eta bidaiarien hiriarteko garraio lineetako enpresa emakidadunen (lurreko, itsasoko nahiz aireko garraioa) tarifetan.

Familia ugariaren txartela tramitatzeko eskaera Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailean egiten da, eta diputazioa arduratuko da eskaera horri buruzko erabakia hartzeaz.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

. Eskaera orria.

. Familia unitatea osatzen duten kideen NANaren fotokopia (NAN duten kideena, noski).

. Familia Liburuaren fotokopia.

. Bizikidetza ziurtagiria.

. Tituluaren eskaeran parte hartzen duten eta 21-25 urteko adina -biak barne- duten seme-alaben ikasketa ziurtagiria edo langabezi egoera egiaztatzen duen ziurtagiria.

. Alarguntasun, banantze edo dibortzio egoera egiaztatzen duen ziurtagiria; betiere, baldintza hori alegatzen den kasuetan.

. Banantze edo dibortzio kasuetan, horien hitzarmen arautzailea eta dagokion epaia aurkeztuko dira seme-alaben zaintza eta babespea egiaztatzeko.

OINARRIAN DUEN ARAUA

. Familia Ugarien 25/1971 Legea, ekainaren 19koa.

Itzuli


Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.