Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Kotizatu gabeko pentsioak (KPG)]Kotizatu gabeko pentsioak (KPG)
a) Kotizatu gabeko baliaezintasun pentsioa
. Eskaera egiten den unean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
. Espainiar estatuan legalki bizitzea, gutxienez, 5 urtez; gainera, bost urte horietatik bi urtek pentsio eskaera egin aurreko bi urteak izan behar dute.
. %65eko edo %65 baino handiagoko minusbaliotasuna edo gaixotasun kronikoa izatea.
Baldintza hori beteko dute Gizarte Segurantzako Balioespen Batzordearen arabera, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia dutenek.
. Errentarik ez izatea edo diru sarrera nahikoa ez izatea.
b) Kotizatu gabeko erretiro pentsioa
. 65 urte beteta izatea.
. Espainiar estatuan legalki bizitzea, gutxienez 10 urtez. Gainera, beharrezkoa izango da 16 urtetik aurrera, eta pentsioa jasotzeko adina iritsi aurretik, tarte horretan, (pentsio eskaeraren data) hamar urtez bizi izatea Espainian; eta gutxienez, horietatik bi urte pentsio eskaera egin aurrekoak eta segidako urteak izatea.
. Errentarik ez edukitzea, edo diru sarrera nahikorik ez izatea.
Oharra: Pentsio eskaera egin aurreko edo pentsioa jasotzeko eskubidea aitortu ondorengo segidazko egoitza epealdia ez da eteten urte naturalean zehar espainiar lurraldetik kanpo 90 egun baino gutxiago igarotzeagatik edota behar bezala egiaztatutako gaixotasunen bat dela bide, Espainiatik kanpo denboraldi bat egiteagatik.
1. Onuradunari dagokio bizikidetasun egoeraren eta egoera zibilaren aldaketen eta egoitza aldaketen berri ematea; bai eta, pentsioa jasotzeko eskubideari edo pentsioaren zenbatekoari eragin diezaioketen edozein aldaketaren berri ematea ere. Horretarako, 30 eguneko epea izango du, gehienez.
Betebehar hori ez betetzearen ondorioz, ez dagozkion prestazioak jasotzen baditu, egoera aldaketa gertatu den unea edozein dela ere, onuradunak bidegabeki jasotako diru kopuruak Itzuli egin beharko ditu egoera aldatu eta hurrengo hileko lehen egunetik; betiere, kendura eskatzeko akzioa, aplikagarri zaion araudian ezarritako epea igaro delako, preskribituta ez badago (5 urte lehenagoko zorrak).
2. Edozein lan ordainduren berri eman beharko zaio erakunde kudeatzaileari, bai norbere konturako lana izan, bai besteren konturakoa izan.
3. Pentsioaren onuradunak osatzen duen unitate ekonomikoari dagozkion sarrerei buruzko aitorpena aurkeztu beharko du urtero.
Obligazio hori bete ezean, eta erakunde kudeatzaileak onuradunari aldez aurretik errekerimendua eginda, pentsioa ordaintzeari utziko zaio kautelazko neurri gisa.
. Eskaera orria.
. Bizikidetza unitateko kide guztien NANaren fotokopia.
. Familia liburuaren fotokopia.
. Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren ziurtagiria.
. Errenta aitorpenaren fotokopia.
. Bankuko kontuen egoera egiaztatzen duten ziurtagiriak.
. Ondasun higiezinen ziurtagiriak.
. Erroldatze ziurtagiria eta bizikidetza ziurtagiria.
. Gizarte Segurantzako txartelaren zenbakia.
. Kontu korronteko zenbakia edo aurrezki libretako zenbakia (20 digitu).
. Abenduaren 20ko 26/1990 Legea.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
