Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Udal Tramiteak
[Gizarte larrialdietarako laguntzak]Gizarte larrialdietarako laguntzak
. Euskal Autonomia Erkidegoko herriren batean erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera aurkeztu baino sei hilabete lehenago.
. 18 urte beteta izatea.
Salbuespena izango dira adin horretara iristen ez direnak, gainerako baldintza guztiak bete, eta aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira, edo horien ardurapean adin txikikoak edo ezintasunak dituzten pertsonak badaude.
. Familia unitateko pertsona guztien diru-sarreren batuketa ezarritako mugetara ez iristea.
Honako gastu hauek ordaintzeko diru-laguntzak ematen dira:
. Alokairua ordaintzeko.
. Etxebizitza erosteko eskatutako maileguaren interesak ordaindu edo amortizatzeko.
. Etxeko mantentze lanak ordaintzeko.
. Altzariak eta etxetresnak ordaintzeko.
. Lehen mailako premien gastuak ordaintzeko.
. Lehen mailako premien gastuak ordaintzeko.
. Goian aipatutako gastuek eragindako zorrak ordaintzeko.
Eskaeraren tramiteak egiteko, honako agiri hauek ekarri beharko dira:
. Eskaeraren inprimakia.
. Familia unitateko kide guztien NANaren fotokopia.
. Familia liburuaren fotokopia.
. Bizikideen ondarearen zinpeko aitorpena.
. Familia unitatearen kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak.
. Eskatzailearen edo bere familia unitateak eta/edo bizikideen unitateak duen kapitalaren ziurtagiriak edo frogagiriak.
. Gastuen fakturak edo aurrekontuak.
. Egindako zorren frogagiria.
. Langabezian daudenen langabezi txartelaren fotokopia.
. Errolda eta bizikidetasun ziurtagiriak.
. INEMeko prestazioren ziurtagiria edo jasotzeko eskubiderik ez izatearen agiria.
. Etxebizitzaren errentamendu kontratua (alokairuarentzako laguntza eskatzen bada).
. Onartutako laguntza sartzeko banketxearen izena eta kontu korrontearen 20 digituak.
. Etxeko unitateko kide guztien Hiri eta/edo Nekazaritza izaerako Ondasun Higiezinei buruzko zerga.
. Pertsona fisikoen gaineko azken zerga aitorpenaren kopia.
Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.
Telefono zenbakia: 943 86 22 00
Fax zenbakia: 943 86 20 24
E-Posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net
Bulego orduak: 9:00etatik 13:00etara (txanda eskatu behar da).
Udaleko Gizarte Zerbitzuen saila.
. Apirilaren 20ko 199/1999 Dekretua, gizarte larrialdietarako laguntzak arautzen dituena.
. 2001eko otsailaren 14ko Agindua, enplegurako pizgarriak ezartzen dituena.
. Abenduaren 30eko 318/2002 Dekretua, gizarte larrialdietarako laguntzak arautzen dituen dekretua aldatzen duena.
. 2004ko martxoaren 10eko Agindua, gizarte larrialdietarako laguntzetan jasotako berariazko gastu bakoitzerako oro har eman daitezkeen gehienezko zenbatekoak ezartzen dituena 2004rako.
. 2006ko martxoaren 8ko Agindua. Agindu honen bidez, gizarte larrialdietarako laguntzetako beraiazko gastu bakoitzeko 2006an gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak ezartzen dira, 2006an laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak ezartzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzarentzat aurrekontuan ezarritako gehienezko zenbatekoak finkatzen dira
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
