Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


Oinarrizko errenta

ERRENTA JASOTZEKO BALDINTZAK

. Bizikidetza unitate ekonomiko independientea osatzea, gutxienez, laguntzaren eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago.

. Euskal Autonomia Erkidegoko herriren batean erroldatuta egotea, guztxienez, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago.

. Behar beste baliabide ez izatea.

. 25 urte baino gehiago izatea.

Salbuespena izango dira 25 urtetik beherakoak, gainerako baldintza guztiak bete, eta aitarik eta amarik gabeko umezurtzak badira, edo horien ardurapean adin txikikoak eta ezintasunak dituzten pertsonak badaude. Halaber, salbuespetzat joko dira 25 urtetik beherakoak, gainerako baldintza guztiak bete, eta beste pertsona batekin ezkontzaz edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor batez lotuta badaude, gutxienez sei hilabete lehenago.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Oinarrizko errentaren zenbatekoa, familia unitatearen dirusarreren eta familia unitate bakoitzeko ezarrita dauden gutxieneko zenbatekoan artean dagoen aldea izango da.

BETEBEHARRAK

. Gizarteratze hitzarmenak negoziatu, izenpetu eta betetzea administrazioarekin.

. Laguntza aldatu, bertan behera utzi edo amaitzea eragin dezaketen egoeren berri ematea.

BALDINTZA OROKORRAK

Eskaeraren tramiteak egiteko honako agiri hauek ekarri beharko dira:

. Eskaeraren inprimakia.

. Familia unitateko kide guztien NANaren fotokopia.

. Gurasoen eta seme-alaben agiria.

. Familia liburuaren fotokopia.

. Familia unitatearen kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak.

. Langabezian daudenen langabezi txartela.

. Prestazio baten hartzaile den ala ez adierazten duen INEMeko ziurtagiria.

. Kontuen egoera eta banku tituluen banku ziurtagiria.

. Errolda eta inskripzio ziurtagiriak.

. Banaketa, dibortzio edota nulitatearen agiria.

. Banaketa arautzen duen hitzarmena.

. Pertsona fisikoen gaineko azken errenta aitorpenaren kopia.

. Langaiko ziurtagiria.

. Onuradunaren Libreta edo k/k zenbakia

ONARPENA

Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakiko du eskaerak onartzea ala ez onartzea.

AGIRIEN AURKEZPENA

Udaletxeko Gizarte Zerbitzu Departamentuan.

Telefono zenbakia: 943 86 22 00
Fax zenbakia: 943 86 20 24
E-Posta: gizartelangilea@zumaiakoudala.net

Bulego orduak: 9:00etatik 13:00etara (Txanda eskatu behar da).

ARGIBIDEAK (KONTSULTAK)

Udaletxeko Gizarte Zerbitzu Departamentuan.

OINARRIAN DUTEN ARAUA

. Maiatzaren 22ko 12/1988 Legea, gizarte bazterketaren aurkakoa.
. Urtarrilaren 11ko 1/2000 Dekretua, gizarteratze hitzarmenak arautzen dituena.
. Abenduaren 27ko 10/2000 Legea, gizarte eskubideen ituna arautzen duena.
. Azaroaren 10eko 8/2000 Legea, gizarte bazterketaren aurkako legea aldatzen duena.
. 2001eko otsailaren 14ko Agindua, enplegurako pizgarriak ezartzen dituena.

Itzuli


Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.