Udala
Sailak
Gizarte Zerbitzuak
Antolamendua
[Nor Gara?]
Udal tramiteak
Ordenantzak5/1996 Legea, urriaren 18koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
Herritarren zerbitzuak jasotzeko eskubidea sustatzea eta bermatzea ardura publikoko gizarte
zerbitzuen sistema integratu bat antolatuz edo egituratuz. Eskubide horiek sustatuz eta bermatuz,
helburu hauek lortu nahi dira:
- Gizarte bazterketa eta desberdintasun kausei aurrea hartzea eta kausa horiek ezabatzea.
- Pertsonen eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
- Pertsonen eta taldeen garapen osoa eta garapen askea bultzatzea, horretarako, gaur egungo gizarte
eredura egokituz.
Gizarte zerbitzuen sistema printzipio hauek eraentzen dute:
1. Botere publikoen ardura.
Gizarte zerbitzuen sistema botere publikoen ardura da; gainera, hiritarrek zerbitzu horiek
jasotzeko duten eskubidearen bermea da ardura hori.
Botere publikoek gizarte zerbitzuen sustapena eta funtzionamendu eraginkorra ahalbidetuko duten
finantza eta giza baliabideak eta baliabide teknikoak eman behar dituzte. Edozein kasutan ere,
lehentasuna premiazko beharrak estaltzeari emango diote.
Gizarte zerbitzu horiek eskaintzeko, botere publikoak ekimen pribatuaz baliatu ahal izango dira
subsidiarioki; betiere, lege honek ezarritako mugen barruan. Botere publikoari dagokio gizarte
zerbitzuen arloan irabazi asmorik gabeko ekimen pribatuaren parte hartzea sustatzea.
2. Elkartasuna.
Botere publikoek elkartasuna sustatuko dute pertsonen eta gizarte taldeen arteko harremanen funtsezko baliotzat. Horrela, bazterketa egoerak eragiten dituzten kausak gainditu nahi dira, eta bultzada berezia eman nahi zaio borondatezko lanaren eta ekintza komunitarioen garapenari.
3. Berdintasuna eta unibertsaltasuna.
Hiritar guztiek dute gizarte zerbitzuak jasotzeko eskubidea arraza, sexu, sexu orientazio, egoera zibil, adin eta ideologia edo sinesmen arrazoiengatik bereizketarik egin gabe. Gainera, gizarte beharrak osotasunean hartu beharko dira kontuan. Gizarteko diskriminazioei aurrera hartzeko eta horiek gainditzeko, diskriminazio positiboko neurriak hartu eta aukera eta tratu berdintasuneko politikak egingo dira.
4. Prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa.
Marjinazioa eragiten duten edo bizitza autonomoaren garapena mugatzen duten kausak prebenitzeko beharrezkoak diren gizarte zerbitzuak emango dira lehentasunez. Halaber, zerbitzu horiek hiritarrak beren ingurune pertsonalean, familia eta gizarte ingurunean integratzen laguntzera bideratuko dira. Era berean, gizarte zerbitzuak jasotzen dituztenek laguntzarik gabe geratzea ekidingo da, eta, horretarako, zerbitzu publiko guztietan normalizatuta dauden ekintzetan barneratuko dituzte.
5. Gizartearen parte hartzea.
Botere publikoek gizarte zerbitzuetan hiritarren parte hartzea sustatuko dute, lege honetan ezartzen diren bideak erabiliz.
6. Plangintza.
Botere publikoek beren eskuduntzei dagozkien baliabideen programazio eta lehentasun irizpideen arabera jardungo dute. Gizarte premia, arazo eta horiek eragiten dituzten arrazoien azterketak zehaztuko du zein jarduera egingo eta zein zerbitzu emango diren; betiere, eskura dauden baliabideak kontuan hartuta.
7. Koordinazioa eta kooperazioa.
Gizarte zerbitzuen alorrean jarduten duten administrazio publikoek elkarren arteko kooperazio printzipioaren eta hitzartutako ekimen pribatuaren koordinazio printzipioaren arabera jardungo dute; horrela, gizartearen premiei eskariaren arabera erantzuteko. Halaber, botere publikoek ardura publikoko sistemako erakundeen eta ardura pribatuko sistemako entitateen arteko lankidetza sustatuko dute.
8. Deszentralizazioa.
Hurbiltasun printzipioari erantzunez, gizarte zerbitzuak emateko irizpidea -betiere, zerbitzu horien izaerak horretarako bide ematen duenean- horiek herritarrengandik hurbilen dauden organo eta erakundeetara
9. Arreta pertsonalizatua.
Herritarrei ahalik eta arreta egokiena eskaintzea helburu izanik, lege honetan aurreikusten diren zerbitzuak eskaintzen saiatuko gara. Zerbitzu horiek, ahal den neurrian, laguntza unitate txikien bidez eskainiko dira.
OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK
Zumaiarrei aurretik hartutako hitzordu sistema bidez ematen zaizkie gizarte zerbitzuak. Beraz,
zerbitzuren bat eskatu nahi duen herritarrak hitzordua eskatu beharko du gizarte langileekin egoteko.
Hitzorduak 943-862200 telefono zenbakira deituz edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan bertan eska
daitezke.
Oinarrizko egitekoak
. Herritarrei gizarte eskubide eta baliabideei buruzko informazioa eta
orientazioa ematea.
. Bizikidetza programak eta zerbitzuak ematea, interesatuen etxean
egindako laguntza jardueren bidez.
. Pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea erraztuko duten
bitartekoak eskaintzeko helburua duten esku-hartze programak
egitea. Lehentasuna emango zaio marjinazioaren prebentzioari.
. Gizarte premiei buruzko sentsibilizazio programak eta jendeak
gizarte bizitzan parte har dezan sustatzeko programak egitea.
. Dagozkien zerbitzuen tramitazioa kudeatzea.
. Informazioa berdintasun, koordinazio eta sistematizazio irizpideen
arabera lantzea.
. Gizarte baliabideen erabilera eraginkorraren planifikazioaren eta
antolaketaren oinarri izatea; horretarako, gizarte zerbitzuei
dagokien lurralde eremuko gizarte premiak zein diren eta behar
horiei erantzuterakoan sortzen diren arazoak adieraziko dira.
. Egin daitezkeen eta berariaz haiei egotzi dakiekeen antzeko beste
edozein egiteko.
155/2001 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Gizarte Zerbitzuen egitekoak zehazten dituena.
MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK
1.- INFORMAZIOA, BALIOESPENA ETA ORIENTAZIOA
a) Informazio zerbitzuaren egitekoa honakoa da: eskatutako baldintzak betetzen dituzten
erabiltzaileei gizarte babeseko sareko zerbitzuak eta prestazioak -bereziki, gizarte zerbitzuen
sistemakoak- eskuratzeko beharrezkoa duten informazioa ematea. Zerbitzu honi dagokio erabiltzaileei
beren espedientearen egoerari buruzko informazioa ematea ere.
b) Balioespen zerbitzuaren egitekoa premiak aztertu, eta kasu bakoitzaren balioespena egitea da.
c) Orientazio zerbitzuari dagokio, premiak balioztatu ondoren, erabiltzaileentzat egokienak diren
zerbitzuetara edo prestazioetara bideratzea. Horretarako, banakako arreta plana egin beharko du; betiere,
jarraipena egitea eskatzen duen esku-hartzeren bat egitea beharrezkoa dela irizten bada, eta
erabiltzaileak horretarako baimena ematen badu.
. Eskubideei eta gizarte zerbitzuei buruzko informazio orokorra eta aholkularitza.
. Gizarte eta familia laguntza ematea esku-hartze arin bat besterik behar ez duten gizarte arazoei.
. Prestazio ekonomikoei buruzko informazioa eta haien tramitazioa:
- Oinarrizko errenta
- Gizarte Larrialdiko Laguntzak
- Gizarte Ongizate Fondoko Pentsioak. (GOF)
- Mugikortasun eta Garraio Gastuen Konpentsaziorako Subsidioa (MGGKS).
- Osasun eta botika laguntza (OFL).
- Kotizazio Gabeko Pentsioak (KGP)
. Baliaezintasuneko Pentsioak
. Erretiro Pentsioak
- Herriak emandako Ezohiko Dirulaguntzak.
- Errehabilitazio Programetara joaten diren pertsonen garraio
gastuak ordaintzeko dirulaguntzak.
- Gizarte arriskuan dauden pertsonei edo familiei zuzendutako
dirulaguntzen barruan, adin txikikoen babeserako, garapen
pertsonalerako eta gizarteratzerako dirulaguntzak.
- Adin txikikoak hartzeko laguntzak.
. Familia Ugariaren Txartelari buruzko informazioa ematea eta horren tramitazioa egitea.
. Tele-Alarma zerbitzuari buruzko informazioa ematea eta zerbitzu horren tramitazioa egitea.
. Minusbaliotasun aitorpenari buruzko informazioa ematea eta horren tramitazioa egitea.
. Ezinduentzako laguntzei buruzko informazioa ematea eta horien tramitazioa egitea.
. Traba arkitektonikoak kentzeko orientazio teknikoari buruzko informazioa ematea eta eskatzea.
. Ezinduentzako Aparkaleku Txartela tramitatzea.
. Udal laguntza teknikoak tramitatzea:
- Ospitaleko oheak
- Garabia
. Txartel Unibertsalizatuari buruzko informazioa ematea eta horren tramitazioa egitea.
. Familientzako Laguntza Plana:
- Dirulaguntzak lan utzialdiagatik edo lanaldi murriztuagatik.
- Dirulaguntzak haurra izateagatik edo haurrak adoptatzeagatik.
. INSERSOko bidaiei buruzko informazioa eta horien tramitazioa egitea.
. Etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruzko informazioa ematea eta horren tramitazioa egitea. Araudia:
Udala eta Aldundia:
- Autonomoak
- Besteren kontura lan egiten dutenak
. SENDIAN programari buruzko informazioa ematea eta horren tramitazioa egitea.
- Familia Heziketa.
- Laguntza Psikologikoa
- Laguntza Teknikoak
- Orientazio Teknikoa
- Autolaguntza Taldeak
- Asteburua
. Hemendik gutxira, Eguneko Zentroari buruzko informazioa ematea eta tramitazioak egitea.
. Hemendik gutxira, Erabilera Anitzeko Ostatuei buruzko informazioa ematea eta tramitazioak egitea.
. Zaharren Egoitzako plazei buruzko informazioa ematea eta horien tramitazioa egitea.
. Adinekoentzako Aldi Baterako Ostatuari buruzko informazioa ematea eta tramitazioa egitea.
. Minusbaliatuentzako Ostatuei buruzko informazioa ematea eta tramitazioa egitea.
. Gizarte Larrialdi Egoeretarako Pisuei buruzko informazioa ematea eta dagozkion kasuak pisu
horietara bideratzea.
2.- FAMILIA ETA BIZIKIDETASUN PROGRAMA
. Babesgabe daudenentzako laguntzak:
- Laguntza juridikoa
- Laguntza psikologikoa
- Familia esku-hartze programa
. Etxez Etxeko Laguntza - Udala/Foru Araudia
. Sendian
. Eguneko Zentroa, hemendik gutxira
. Erabilera anitzeko ostatuak, hemendik gutxira
. San Juan egoitza
. Osamen zentroa. Errehabilitazio Psikosozialerako eguneko zentroal
3.- PREBENTZIO ETA GIZARTERATZE PROGRAMAK
. Gurasoen trebakuntza
. Berariazko taldeentzako trebakuntza
. Psikomotrizitate zerbitzua
. Auzolan programa
. Gizarteratze hitzarmenakk
. Gizarte zentroa
4.-GIZARTE LANKIDETZARI ETA BOLUNTARIOEI BURUZKO PROGRAMA
. Dirulaguntzak elkarteei eta erakundeei
. Herrialde pobreetan garapenerako lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzak
. Elkarlana herriko elkarteekin, hala nola:
- Beheko Plaza-Zumaia
- Nagusilan-Zumaia
- Zumaiako Caritas
- Odol emaileak
- AA eta Al-Anon
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
