Udala
Sailak
Idazkaritza
Udal Tramiteak
[Ezkontza zibilak forondan, alkateak edo zinegotzi delegatuak ekintza baimentzen duenean]* Ordenantza fiskalak, Jarduera Administratiboak edo eta zerbitzu publikoa eskaintzeagatiko Tasa. Foronda Kultur Etxea, hitzaldi aretoaren erabilpena: Ezkontzak. GAO 244 zk 2005-12-27.
Foronda Kultur Etxean zibilez ezkontzea, Alkateak edo zinegotzi delegatuak ekintza baimentzen duenean.
Zerbitzuaren onuradunek bete beharreko baldintza: gutxienez bikotekideetako batek Zumaian izan beharko du bizilekua.
Ordutegia: Kultur etxeko egutegi eta ordutegiaren arabera.
Larunbatak: 9:30etik 13:15era. (uztaila eta abuztua salbu).
1.- Interesatuek ezkontzarako Foronda kultur etxeko hitzaldi aretoaren erabilera eskaera egin
beharko dute. (Erregistro Orokorrean).
2.- Lokalaren erabilera baimendurik, Alkatearen Idazkariarekin harremanetan jarri eta ezkontzaren
data eta ordua adostu beharko dute.
Ezkontza zinegotzi delegatu batek baimentzen badu Alkatearen Idazkariari jakinarazi
behar zaio.
3.- Eskaera orri orokorra bete behar da, eta ondorengo agiriak erantsi:
- Ezkontideen izen-abizenak (NANaren fotokopia).
- Bi lekukoen izen-abizenak eta gaur egungo helbidea (NANaren fotokopia).
- Ordua eta data adierazi.
4.- Alkatetzarekin ezkontzarako data eta ordua adosturik, interesatuek Bake Epaitegian azaldu
behar dute (Kantauri plazan) dagokion ezkontza espedientea izapidetzeko.
Telefono zenbakia: 943 86 50 25
Udal Ordenantza Fiskalen arabera zerbitzu hauek ordaindu egin behar dira.
Ezkontza zibila Foronda kultur etxean Bake Epaileak baimentzen badu, hitzaldi aretoaren erabilera eskaera luzatu behar da.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
