Udala
Sailak
Idazkaritza
Udal Tramiteak
[Istripuak direla eta udal erantzukizun zibila eskatzea]Udalaren funtzionamenduaren ondorioz partikularrak bere ondasun edo eskubideetan jasan duen kalteak Udalak izan dezakeen ondare erantzukizuna zehazteko eskaera.
1.- Udaltzaingoan gertaeraren berri eman.
2.- Kalteen erreklamazioa idatziz egitea sarrera erregistroan. Idatzian adierazi beharreko datuak:
- Eskatzailearen izen-abizenak, NAN zk., helbidea, eta telefonoa.
- Istripuaren deskribapena, lekua eta ordua, xehetasunak, istripuaren leku zehatza.
- Erreklamatzen den kopurua.
- Kalteen eta zerbitzu publikoaren arteko kausalitatearen zerikusia.
Erantsi beharreko agiriak:
- NANaren fotokopia.
- Poliziaren atestatua.
- Mediku agiriak (kalte fisikoen kasuan) Gizarte Segurantzaren alta eta baja barne.
- Erreklamatzen den kopuruaren fakturaeta/edo dokumentazioa.
Aukerako agiriak:
- Adituen Txostenak.
- Istipua izandako lekuko argazkiak eta baita kaltearenak ere.
- Lekukoen zinpeko aitorpenak.
3.- Epea: Erreklamazioa aurkezteko epea, gertaera datatik zenbatzen hasita urtebetean
amaitzen da.
Pertsonengan izandako kalteak, izaera fisiko edo psikikozkoak badira, epea, sendatzen diren
unetik edo eta kalteen neurria zehazten den unetik zenbatzen hasiko da.
Telefono zenbakia: 943 86 50 25
Eskaera egiteak ez du esan nahi Zumaiako Udalak erantzukizuna duenik.
Udala ematen ari den izapide guztiez informatuko zaio interesatuari.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
