Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


Garbigunea

Garbigune

Zer da Garbigunea?
Udalerriaren inguruan dagoen biltegi bat da, herritarrei hondakinak bertara eraman eta gaika sailkatuta botatzeko zerbitzua eskaintzen diena.

Garbigunean edukiontziak daude, hondakinak, horietatik batzuk berriz erabili edo eta birzikla daitezkeenak, gaika sailkatzeko. Garbigunean isuritako hondakinak indarrean dagoen legediak ezarritakoaren arabera kudeatu behar dira.

Zeintzuk dira Garbigunearen helburuak?
   • Hondakinetan dauden materialak berreskuratzea gero birziklatzeko.
   • Hondakinak kontrolik gabe isurtzea sahiestea.
   • Zabortegi kontrolatuetan tratatu edo desagerrarazi behar diren hondakinak
     gutxitzea.

Zein hondakin eraman liteke?
   • Egurra
   • Kartoia eta papera
   • Obra hondakinak
   • Etxeko tresna elektrikoak
   • Beira
   • Poda eta inhausketa hondakinak
   • Ontziak
   • Pilak
   • Olio begetalak
   • Zenbait hondakin geldo (lurra, koltxoiak, errautza...)
   • Beste hainbat

Nork erabil dezake?
Urola Kostako (AIA, GETARIA, ORIO, ZARAUTZ eta ZUMAIA)herritarrek, eraikuntzako gremio txikiek eta merkatariek.

Ba al dago mugarik?
BGM 2.500 kg baino txikiagoa duten kamioiak bakarrik deskarga daitezke.
SErabiltzaileak asteko 750 kg. eta 2m³.ko bota dezake gehienez.

Zerbait ordaindu behar al da?
Ez, doanekoa da.

Non dago Garbigunea?
Zumaiako Joxe Mari Korta Industrialdean.

Joxe Mari Korta Industrialdea

Zein ordutegi du?
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:30 / 16:30 - 18:30.
Larunbatetan: 10:00 - 12:30.
Jaiegunetan: itxita.
Abuztuan: 8:30 - 13:30.

Harremanetan jartzeko telefonoak:
Urola Kosta Udal Elkartea: 943 89 41 83 / 943 89 41 86
Urteta zabortegia: 943 83 48 24
Garbigunea:: 943 860 441

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.