Berriak
Berriak
Iragarkiak
Lehiaketak
[Argitalpenak]
Berriak
Argitalpenak
Zumaiako Paola
[Zumaia Historia]
Hitanoa Zumaian
Zumaia Oroituz
Hitzaldiak
Ibilbideak
Zumaiako bideoa
CD-RomaJoan den uztailaren 29an, Zumaiako Udalak, "Zumaia 650" ekimenaren barruan, Lourdes Odriozola Oyarbide historiagileak egindako "Zumaia. Historia" liburua aurkeztu zuen.

Liburuak, bederatzi ataletan, gure herriaren historia ezagutarazten digu: sorrera, inguruko herriekin izandako istiluak, ekonomia, azpiegiturak, garapen urbanistikoa, erlijioa, jaiak eta udal jarduera landuz, besteak beste. Halaber, liburuak ia 650 orrialde ditu, 160 irudi (udal argazki gordailuko argazki zaharrak, udal artxiboko agiri eta planoak, eta abar), gure herriaren historian esanguratsuak izan diren dokumentuen transkripzioak, eta abar. Urteetako ikerketa lanaren emaitza da liburua; eta, ondorioz, Zumaiako historiari eta, oro har, Euskal Herriko kostaldeko herriei buruzko jakingura duen edozeinek gogoz irakurriko duen lana da. Liburua 19 eurotan eskura dezakezue turismo bulegoan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
