Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen

espacio

Zumaiako jarduera plana 2005-2015

1. Planaren Helburua

Helburua hainbat obra lan egitea da, oinarrizko bi alderdi hauen barruan:

1.1.- Alde batetik, garai horretarako Zumaiako Arau Subsidiarioetan jasotako aurreikuspenetan oinarrituta (2004-2012 aldia).

1.2.- Bestalde, denboraren eta espazioaren ikuspegi hobea kontuan hartuta, komeni da eraikitze prozesu batean obrak zerrendatzea eta aldika-aldika egitea. Modu horretan, Zumaiako hirigunea birdefinitzeko eta birkalifikatzeko beharra sortuko da eta egiteko dagoen obra aldi bakoitzaren Programazioa eta Ordenamendua egin, eta programa zabalago baten barruan kokatu ahal izango da. Horrek guztiak, udalaren planifikazioa eta garapena erraztuko ditu eta obren planifikazio eta finantziazioan lagunduko du.

2. Planaren maila

Planaren helburua hobeki ulertzeko, lana hiriaren errealitatearen, beharren eta hobetu beharreko alderdien azterketatik abiatuta egin behar dela ikusi da. Irudimena erabilita, aukeran egon litezkeen konponbideak proposatu dira, hori egin ahal izateko espresio modua marrazkia izan da. Beraz, aurrerapen gisa, Plana egitea proposatzen da Aurreproiektu orokorraren mailatik abiatuta.

3. Planaren filosofia

Lurralde Ereduaren definizioa kontuan hartuta, Zumaiako Planeamenduko Arau Subsidiarioen barruan, eta finkatutako hiri eremuan Iraunkortasun irizpideak ezarrita, eragina izan behar du honako puntu hauetan:

3.1.-Paisaiaren eta hiri inguruaren integrazioan.
Leku zehatzetan diseinu irizpideak ezartzea, ezaugarri ezberdinekin. Jolas egiteko, esertzeko eta biltzeko guneak.
Parkeak, eremu berdeak eta elkarri lotutako pasealekuak zabaltzea.
Ibaien ertzak berreskuratzea.
Hiri guneetan arbolak landatzea.

3.2-Funtzio eta jarduera sozialak integratzea.
Hirigintza diseinuetan, jarduera sozialak konbinatzea desplazamendu beharrak gutxitzeko.
Giro atsegina sortzen laguntzea, komunikazioa eta elkarbizitza erraztuko duena, eta sistema naturalekin lotuago egongo den kultura sutatzea. Herriaren bihotzak, giza harremanetarako gune izan behar du, pertsonen arteko hartu emanak errazteko. Naturak hirigunean presentzia izan behar du eta hirigintzan egiten diren berrikuntzek oinezkoentzako espazioak eta gune berdeak areagotzeko balio izan behar dute.

3.3.-Irisgarritasuna eta mugikortasuna.

Iraunkortasunaren aldeko politika orok, ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzera eta arrazionalizatzera bideratua egon behar du. Eta hirigunean ibilgailuaren ordez, beste mugikortasun sistema batzuk erabiltzera bultzatu behar du. Modu horretan, hiriguneko ingurumenari dagokionean, Europako estrategiarekin bat eginez, garraio publikoaren aldeko apustua egitea planteatzen da garraio pribatuaren kaltetan, gure herrietan ibilgailuen joan-etorriek dituzten eraginak gutxitu eta kutsagarriak ez diren beste sistema batzuen aldeko jarrera hartuta; oinez eta bizikletaz ibiltzearen alde eginda.

4. Datu interesgarriak

1.- Odieta hirigunean aldaketakn:
. Ordenaziotik kanpo dagoen etxebizitza kopurua: 12.
. Aurreikusitako etxebizitza kopurua: 24.
. San Jose kalera, Egoitzara eta Forondara igogailuak.
. Lur azpiko aparkaleku kopurua:
Lehen solairuan: 140 plaza
Bigarren solairuan: 140 plaza
Eusebio Gurrutxaga-Zuloagan ekipamendu eta hiriguneak birdefinitzea.

2.-Kaian aparkalekuak kentzea: 150 plaza

3.-P. Etxezarretan aparkalekuak jartzea: 50 plaza

4.-Axular Ibiltokian aparkalekuak jartzea: 100 plaza

5.-Espaloiak zabaltzea hiri bulebarrak egiteko:
Axular Ibiltokian: Jadarre-Eusebio Gurrutxaga
Zubi txikia- Amaia Plazan
Mendaro Marinela- Gernika parkean

6.-Narrondon oinezkoentzako zubia polikiroldegiaren eta anbulatorioa egongo den lekuaren parean.

5. Planaren beharra eta aukera

Beharrezkotzat eta premiazkotzat jo da epe luzerako planifikazioa egitea, oraingo arazoak konpontzeko epe motzean jokatzen denean, etorkizuneko beharrak ez hipotekatzeko.

Zumaian, finkatutako lurralde ereduan aurreikusten direnak, eta iraunkortasun irizpideak ezarri beharra kontuan hartuta, plan edo aurreproiektu nagusi hau presazko bihurtu duten faktoreak bi izan dira:

1. 1. Izartu II programa: 2004-2008
2. 2. Zumaiako Saihesbidea: 2005-2008

Bi jarduera horiek baliatzea ezinbesteko eginkizuna da herriarentzat, ekintza horiek aurreikusi, aurrez diseinatu eta programatu egin behar baititu. Bai goian aipatutako horiek, bai eta gizartearen intereseko diren eta denontzat onuragarri diren beste jarduera batzuk ere.

Azken batean, gure lanarekin Zumaia berritzen lagundu nahi genuke, etorkizunean, herriaren eta ingurune naturalaren balioak babestu eta garatzeko konpromisoa ezarri, hitzetatik ekintzetara pasatzen lagundu, eta batez ere, gizon eta emakumeen zoriontasuna lortzen lagundu.

Zumaia

Itzuli

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.