Zerrenda honetako liburuak denon liburuak dira, zumaiarronak, eta herrian sakabanatuta aurkituko dituzu: Anbulatorioan, tabernetan, Algorri Interpretazio Zentroan, Lubaki kiroldegian, Forondan, KZ gunean, Branka gizarte zentroan, udaletxean... Eta batetik bestera, eskuz esku libre ibil daitezela nahi genuke.
Ekimen honen bidez, euskal literaturaren altxorra herritarren esku jarri eta jendea euskaraz irakurtzera animatu nahi dugu. Egin behar duzuna: liburua hartu eta beheko zerrendan dagokion izenburua hautatu.
- "Hartu dut" klikatu eta liburuaren erreferentzia sartu.
- Non hartu duzun adierazi.
- Noiz hartu duzun zehaztu.
Liburua irakurri ondoren, utzi ezazu berriro libre, horretarako “aska” ezazu herriko txokoren batean, baina aurretik, sartu berriz ere helbide honetan.
- Dagokion izenburuan sartuta, "Utzi dut" klikatu eta liburuaren erreferentzia sartu.
- Eman liburuaren gaineko iritzia.
- Zehaztu non eta noiz utzi duzun.
Horrela, zuk utzitako liburua irakurri nahi duenak jakingo du non aurkituko duen, bai eta orain arte irakurri dutenei zer iruditu zaien ere. Web gunean liburuaren ibilbide osoa ikusteko aukera izango da.
Amaitzeko:
- Liburua irakurri ondoren, "aska" ezazu; eman besteei ere gozatzeko aukera.
- Betiere leku egokian utz ezazu, leku itxietan edo gutxien-gutxienik aterpean.
- Zalantza, ohar edo proposamenik baduzu idatzi euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera.