Zumaiako Udala Itzuli
liburulibre
Zerrenda honetako liburuak denon liburuak dira, zumaiarronak, eta herrian sakabanatuta aurkituko dituzu: Anbulatorioan, tabernetan, Algorri Interpretazio Zentroan, Lubaki kiroldegian, Forondan, KZ gunean, Branka gizarte zentroan, udaletxean... Eta batetik bestera, eskuz esku libre ibil daitezela nahi genuke.

Ekimen honen bidez, euskal literaturaren altxorra herritarren esku jarri eta jendea euskaraz irakurtzera animatu nahi dugu. Egin behar duzuna: liburua hartu eta beheko zerrendan dagokion izenburua hautatu.

- "Hartu dut" klikatu eta liburuaren erreferentzia sartu.
- Non hartu duzun adierazi.
- Noiz hartu duzun zehaztu.

Liburua irakurri ondoren, utzi ezazu berriro libre, horretarako “aska” ezazu herriko txokoren batean, baina aurretik, sartu berriz ere helbide honetan.

- Dagokion izenburuan sartuta, "Utzi dut" klikatu eta liburuaren erreferentzia sartu.
- Eman liburuaren gaineko iritzia.
- Zehaztu non eta noiz utzi duzun.

Horrela, zuk utzitako liburua irakurri nahi duenak jakingo du non aurkituko duen, bai eta orain arte irakurri dutenei zer iruditu zaien ere. Web gunean liburuaren ibilbide osoa ikusteko aukera izango da.

Amaitzeko:

- Liburua irakurri ondoren, "aska" ezazu; eman besteei ere gozatzeko aukera.
- Betiere leku egokian utz ezazu, leku itxietan edo gutxien-gutxienik aterpean.
- Zalantza, ohar edo proposamenik baduzu idatzi euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera.
Liburu Zerrenda

       Alberdi, Uxue

    Aulki bat elurretan

       Alonso, Jon

    Erretzaileen eremua

       Auster, Paul

    Kristalezko hiria

       Azkue Ibarbia, Imanol

    Egunerokoa ez dena

       Elorriaga, Unai

    Van´t Hoffen ilea

       Etxeberria, Aitziber

    Tango urdina

       Etxeberria, Martin eta Xabier

    Ez dadila eguzkia sartu

       Gallego, Patxi

    Pololoak. Poxpoliñaren bahiketa (Komikia)

       Haddon, Mark

    Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia

       Jaio, Karmele

    Amaren eskuak

       Jimenez, Irati

    Bat, bi, Manchester

       Ladron Arana, Alberto

    Arotzaren eskuak

       Lertxundi, Anjel

    Ihes betea

       Lopez Gaseni, Manu

    Gogoa lege

       Magdalena, Peru

    Lile

       Maia, Jon

    Apaizac obeto

       McCaugherean, Geraldine

    Peter Pan eta jaka eskarlata

       Meabe, Miren Agur

    Urtebete itsasargian

       Mendiguren Elizegi, Xabier

    Arima enkoniatuak

       Mintegi, Laura

    Ecce homo

       Montoia, Xabier

    Euskal hiria sutan

       Morpurgo, Michael

    Peaceful soldadua

       oh Jung Ni

    Txoria

       Paolini, Christopher

    Eragon

       Sarrionandia, Joseba

    Lagun izoztua

       Sastre, Pablo

    Enpleguaren arbola

       Schmitt, Eric Emmanuel

    Ibrahim Jauna eta Koranaren legeak

       Sierra i Fabra, Jordi

    Anaren bakardadea

       Ugalde, Rafa

    Gure gerretako heroiak

       Zaldua, Iban

    Etorkizuna

Zumaia.net Zumaia.net euskaratxanpan@zumaiakoudala.net