Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


KONTZEPTUA

Aldizkako mugaeguna duten ordainagiriak edozein finantza erakundetan helbideratzeko aukera izango da. Helbideratzea aldizkako mugaeguna duten ordainagiri baterako, batzuetarako edo guztietarako agin daiteke. Ordainagiri guztiak helbideratzea agintzen bada, agindu hori helbideratze orokortzat hartuko da.

Borondatez ordaintzeko epea bukatzen den egunean zordunduko dira ordainagiriak helbideratutako kontuan. Egun hori jaieguna bada, hurrengo lanegunean egingo da helbideratzea.

Saldo nahikoa ez dela eta, finantza erakundeak Itzuli egiten badu aurkeztutako ordainagiriren bat, Udalak ohar bat bidaliko du, posta arruntez, ordaintzeko obligazioa duen pertsonaren helbide fiskalera. Ohar horretan, ordaintzeko obligazioaz ohartaraziko dio zordunari, eta ordainketa egiteko 10 eguneko epea emango dio.

"Zumaiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren Araberako Bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa" (2000-12-27ko GAO, 244 zenbakia).

BEHARREZKO AGIRIAK

Ordainagiriak helbideratzeko inprimakia eta banku kontuko 20 digituak.

EPEAK

Eskaera dataren ondorengo zerga alditik aurrera izango da eraginkorra helbideratzea.

Descargar en formato PDF Jaitsi PDF formatuan

BULEGO ORDUTEGIAK

Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 14:00etara

Bulego orokorretako telefono zenbakia: 943 86 50 25

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.