Udala
Sailak
Ogasuna
Udal tramiteak
[Zorra geroratzeko eskaera]Tributu zorra ordaintzeko obligazioa dutenenek aldez aurretik eskatuta, Udalak ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko aukera izango du, bai borondatezko aldian, bai aldi betearazlean. Honako arauek arautuko dute geroratze edo zatikatzea hori. Zergak Biltzeko Udal Ordenantzak (2000ko abenduaren 27ko GAO, 244 zenbakia), Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Bilketari buruzko Erregelamendua, eta Zergei buruzko 27/1991 FD eta 1/1985 FA Arau Orokorrak.
Ordaintzeko obligazioa dutenek egin beharko dute geroratze edo zatikatze eskaera Udaleko Erregistro Orokorrean edo zerga bilketarako sailean. honako datu eta agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Eskatzailearen izen-abizenak, izen soziala edo sozietatearen izena, identifikazio zenbakia eta
helbide fiskala.
-Geroratu edo zatikatu nahi den zorraren adierazpena, horren kontzeptua eta zenbatekoa adieraziz.
Epe betearazlean dauden zorrak egonez gero, horien metaketa eskatu beharko da.
- Eskatzen diren geroratzeen eta zatikatzeen epeak.
- Eskaera oinarritzen duten arrazoiak, kasu honetan izan ezik: helbideratze orokorreko agindua emana
duten pertsona fisikoak izan, 6.010 euro baino handiagoak ez diren zorrak eduki, eta horiek urtebete baino
laburragoko epea duten zorrak direnean.
-Bermea formalizatzeko konpromisoa, kasu hauetan izan ezik: ordaintzeko obligazioa duena udalak
esleitutako emakida baten titularra denean, edo helbideratzeko orokorreko agindua duen pertsona
fisikoa denean. Halaber, ez zaio bermea eskatuko 1.502 euro baino gutxiagoko zorra zatikatzea
eskatzen duenari.
- Herria, data eta eskatzailearen sinadura.
Eskaera inprimakiak udaleko sarrera erregistroan lor daitezke.
Jaitsi PDF formatuan
Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 14:00etara
Bulego orokorretako telefono zenbakia: 943 86 50 25
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
