Udala
Sailak
Euskara
Antolamendua
ZUMAIAN EUSKARA BIZIBERRITZEN
Euskalduntzea
Lan-mundua eta merkataritza
Argitalpenak
Literatura
Erabilera
[Diru-laguntzak]
Lotura interesgarriak
PostontziaErrotuluak euskaraz jartzeko:
Zumaiako Udaleko Euskara Batzordeak diru laguntzak emango ditu establezimenduetako errotulu berriak euskaraz jartzeko edo lehendik gaztelaniaz daudenak euskaratzeko. Diru-laguntzak 300 euro bitartekoak izango dira eta betiere kostuaren %40 ezin izango da gainditu. Diru-laguntza eskuratzeko beharrezkoa izango da euskaraz ondo idatzita egotea. Beraz, errotulua egin aurretik Udal Euskara Zerbitzura aurkeztu beharko da proposatzen den testua, honek oniritzia eman diezaion.
Gainera, hemendik aurrera euskara hutsean idatzita dauden errotuluak besterik ez ditu lagunduko Udalak diruz. Ele bitan daudenak ez dira izango diru laguntza gai. Errotuluetan izena edo izen-abizenak bakarrik agertzen badira, ez da diru-laguntzarik emango.
Eskaera orria
Jaitsi PDF formatuan
Euskalduntzeko eta alfabetatzeko bekak:
Euskara Zerbitzuak zumaiar guztiak animatu nahi ditu euskara ikasi edo hobetzera. Horretarako, azkeneko urteotan Zumaiako Udalak diru laguntzak ematen dizkie euskara ikastaroak egiten dituzten herritarrei. Udalaren diru laguntza jasotzeko honako baldintza hauek bete behar dira: alde batetik, Zumaian erroldatuta egon behar da eta, bestetik, ikastaroan asistentzia gutxienez %75ekoa izan behar da.
Bi baldintza horiek betez gero, udalak gastu akademikoaren %75 lagunduko du diruz. Horretarako, matrikula ordaindu izanaren agiria eta asistentziaren agiria aurkeztu behar dira. Ikastaroak irauten duen bitartean langabezian egon eta baldintzak betetzen dituztenei, berriz, gastu akademikoaren %100 Itzuliko zaie, betiere, egoera hori behar bezala egiaztatzen badute. Azkenik, eskabideak aurkezteko, bi epe irekitzen dira urtero. Lehengo epea uztailaren 15ean amaitzen da, eta bigarrena, ikastaroak udan egiten dituztenei begira jarria, irailaren 15ean.
Eskaera orria
Jaitsi PDF formatuan
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
