Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


Lan-mundua eta merkataritza

Lan-mundua







- Lan-mundua:
  LANERA! programa dago martxan Urola Kosta
  Udal Elkartearen bitartez enpresetan
  euskara-planak diseinatu eta ezartzeko.

  Argibide gehiagorako egin klik hemen.





- Merkataritza:
  Zumaiako denda, taberna eta zerbitzuetan euskararen erabilera handitzeko ekimenak:
  prestakuntza berezia, kartelak, aho-zapiak, azterketa bereziak...

Merkataritza

Euskaraz saldu eta Euskaraz erosi

Martxoaren hasieran Zumaian Euskaraz saldu katalogoa atera eta herriko establezimendu guztietan zabaldu du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Merkatariek beren lana euskaraz egiteko tresna baliagarria izango da katalogoa; izan ere, horren bidez doan jaso ahal izango dituzte hainbat produktu eta zerbitzu: kartel mutuak (nahi duten testua euskara zuzen eta txukunean jarrita), "irekita/itxita" plakak, ordainagiriak eta fakturak euskaraz egiteko oinarriak. Hala nahi duten merkatariek zerbitzua euskaraz eskaini ahal izango dute, hizkuntza paisaia euskaldunagoa izatea lortuko da eta Euskara Zerbitzuaren eta merkatarien arteko harremana erraztu egingo da. Hemen "klik" eginez, eskuragarri duzu katalogoa PDF formatuan.

Euskaraz erosten laguntzeko, berriz, koadernoak atera zituen Euskara Zerbitzuak iazko urtearen amaieran, bertan erosketen zerrenda egiteko orriak zeuden, bai eta lan hori euskara zuzen eta txukunean egiteko hainbat ohar ere. Koadernoak Udaletxean, Forondan eta Turismo bulegoan daude eskura.

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.