Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


ZUMAIAN EUSKARA BIZIBERRITZEN

Euskara biziberritzeko plana 2005ean hasi zen eta plan estregiko hori 2008an amaituko da. Planaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei aukera hori bermatzea, horretarako behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabaki eta bultzatuz. Hainbat esparru edo arlotan bultzatu nahi da euskara, horrekin euskararen transmisio, erabilera eta elikadura egokia lortzeko.

EUSKARA TXANPAN leloa da helburu hori laburbiltzen duena, denok batera arraun eginez, euskarari bultzada eta indar berezi bat ematea delako planaren helburua.

Planaren trainerua gidatzen lagunduko duen talde edo batzorde berezi bat badago, Aholku Batzordea izenekoa, herriko hainbat taldek eta norbanakok osatutakoa. Ia hilero elkartzen da, planari jarraipena egiteko, eta honela osatuta dago:

      . Herriko ikastetxeak: Herri eskola, Maria eta Jose eta Institutua
      . Guraso elkarte bat: Herri Eskolakoa
      . Kultur elkarteak: Erkibe, Baleike eta Bertso Eskola
      . Kirol-taldea: Pilota elkartea
      . Euskararen inguruko taldeak: EHE
      . Norbanakoak: 4 kide
      . Udalaren izenean: alkatea eta euskara-teknikaria

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.