Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen

espacio

AUZOTARREN ELKARTEEK BIZIKLETAK APARKATZEKO ESKARIA EGIN DEZAKETE APIRILEAN ZEHAR. LAPURRETEN AURKAKO SISTEMA

Udalak 6.000 euroko diru partida bideratu du aparkaleku gehiago egiteko eta horrela eskatzen duten bizilagun elkarteek etxeko ataritik gertu bizikletentzako aparkalekua jartzeko aukera izango dute. Eskaerak Udaletxeko Bulego Orokorrean edo hemen "klik" eginez egin daitezke. Eskaera guztiak aztertuko dira eta ontzat ematen direnak jartzeko konpromisoa adierazi dute. Eskaerak jasotako ordenaren arabera jarriko dituzte. Eskaerak apirileko hilabetean egin behar dira.

Lapurreten aurka

Bizikleta erabiltzearen arazo larriena, ordea, lapurretak dira. Hori dela eta, Zumaiako Udalak bizikletak identifikatzeko balio duen sistema bat martxan jarri du dagoeneko.

Motos Díaz-ekin adosturako hitzarmenari esker, bizikleta duen edonork denda honetatik pasatzeko aukera izango du (Ardantzabide kalean); bertan, jabea identifikatzeko balioko duen kode bat grabatuko zaio bizikletaren koadroan. Kode honetaz eta jabearen datuez baliatuz Udaltzaingoak datu base bat osatzen joango da, jabeari txartel bat emango diote eta plastifikatutako beste bat bizikletaren tutuetan sartuko da. Zerbitzu hau 2007. urtean zehar doanekoa izango da.

Zumaian dagoeneko martxan dagoen zerbitzu hau inguruko beste herrietara zabaldu ahal izango da eta honela, eskualde osora zabalduko da bizikleten identifikazioa.

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.