Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen

espacio

HERRI KONTUAK 2009

Aurkezpen orokorra

Zumaiako Udalak 2009ko aurrekontuak modu parte-hartzailean lantzeko prozesua martxan jarriko du. Urte askotan herritarrek Udaleko Aurrekontuak zehazteko aukera gutxi izan dute. Aurten zumaiar guztien parte-hartzea posible egiteko lehen urratsa ematea erabaki dugu. Horretarako, herritarren proposamenak jasotzeko hainbat saio antolatu ditugu.

Zumaiako Udaletik azpimarratu nahi dugu aurtengoa bide luze bateko lehen urratsa baino ez dela, izan ere
- Udalak eta herritarrok orain arteko ohiturak aldatu behar ditugu eta parte hartzen eta elkarrekin eraikitzen ikasi behar dugu. Aurten parte-hartzea bideratzeko hainbat saio antolatu ditugu. Prozesuaren bukaeran ikusi beharko dugu zertan eta nola hobetu dezakegun hurrengo urteetarako.
- Aurrekontuak urtez urte erabakitzen diren arren, Udalak epe ertain eta luzerako ikuspegiarekin egiten du lan. Aurrekontuaren zati bat Udalaren funtzionamendu gastuak ordaintzeko erabiltzen da (langileen soldatak, mantentze-lanak...), eta beste bat berriz, jada martxan dauden proiektuak finantzatzeko erabiliko delako (Oxford berritzea, Narrondorantz oinezkoentzat pasabidea, Jadarre urbanizatzea...). Dena dela, parte hartze prozesu hau urtero errepikatu egingo dugu eta beraz, urtetik urtera herritarrek kopuru handiagoan erabaki ahal izango dute. Gainera, parte hartzeko bileretan aurtengo aurrekontuetarako proposamenak jasotzeaz gainera, hurrengo urteetarako ideiak eta proiektuak ere jasoko ditugu.


Ekarpenak jasotzeko saioak

2009ko herri kontuei ekarpenak egiteko prozesua honela egituratu dugu: Auzokako bilerak: Zumaiako herritarrak, auzoka bilduta, bakoitzaren gertuko errealitatetik ekarpenak egiteko saioak izango dira. Bertan, Udaleko kontuen egoera aurkeztuko dugu, baita 2009rako aurreikusita dauden proiektuak. Ondoren, herritarren ekarpenak jasoko ditugu.
Zumaiako auzoak 4 multzotara ekarri ditugu eta multzo bakoitzak bilera bat egingo du:
- 1. multzoa: Parolaldea, Larretxo, San Telmo eta Ardantzabide
- 2. multzoa: Alde Zaharra, Erribera kalea, Odieta eta San Jose
- 3. multzoa: Basadi, Aita Mari, Alai eta Puntanoeta
- 4. multzoa: Narrondo, Artadi, Oikia, Estazioa eta Jadarre

Arlokako bilerak: auzoetako bileretan jaso ditugun ekarpen guztiak jaso eta Udaleko arloka antolatuko ditugu (zerbitzuak, kultura, hirigintza...). Arloak 3 multzotara ekarri ditugu eta multzo bakoitzarekin 2 bilera egingo ditugu, proposamenak aztertu, aberastu eta egokitzeko:
- 1. multzoa: Gizarte Zerbitzuak eta Partaidetza
- 2. multzoa: Ingurumena-Zerbitzuak, Kirola, Euskara, Hezkuntza
- 3. multzoa: Merkataritza, Turismoa eta Kultura

Zumaiako Udalaren aldetik herritar guztiak animatu nahi ditugu bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera. Denon aldetik ahalegin txiki bat eginez gero, poliki-poliki aurrera egingo dugu Zumaia herri parte-hartzaileagoa izan dadin, herritar guztien artean eraikitakoa.


Datak

Parte-hartze prozesua azaroan hasi eta abenduan bukatuko dugu. Auzokako bilerak egingo ditugu lehenbizi, azaroaren 4tik 13ra, eta bertan jasotako proposamenak arloka (Udalak dituen arloetara) antolatuko ditugu. Ondoren, arloka bi bilera egingo ditugu, proposamenak aztertu, osatu eta lehenesteko, proposamen berriak egiteko, etab.

Hemen saio bakoitzaren datak, orduak eta tokiak

Data » Ordua - Saioa (Tokia)
Azaroak 4 » 19:00 - Parolaldea, Larretxo, San Telmo eta Ardantzabide (Udaletxea)
Azaroak 6 » 19:00 - Alde Zaharra, Erribera kalea, Odieta eta San Jose (Udaletxea)
Azaroak 11 » 19:00 - Basadi, Aita Mari, Alai eta Puntanoeta (Branka)
Azaroak 13 » 19:00 - Narrondo, Artadi, Oikia, Estazioa eta Jadarre (Branka)
Azaroak 25 » 19:00 - Gizarte Zerbitzuak eta Partaidetza (1. saioa) (Udaletxea)
Azaroak 26 » 19:00 - Ingurumena-Zerbitzuak, Kirola, Euskara, Hezkuntza (1. saioa) (Udaletxea)
Azaroak 27 » 19:00 - Merkataritza, Turismoa eta Kultura (1. saioa) (Udaletxea)
Abenduak 2 » 19:00 - Gizarte Zerbitzuak eta Partaidetza (2. saioa) (Udaletxea)
Abenduak 3 » 19:00 - Ingurumena-Zerbitzuak, Kirola, Euskara, Hezkuntza (2. saioa) (Udaletxea)
Abenduak 4 » 19:00 - Merkataritza, Turismoa eta Kultura (2. saioa) (Udaletxea)

Bilera hauek guztiak egin ondoren, emaitzak jasotzeko txosten bat egingo dugu eta Aurrekontu Batzordean eztabaidatuko dira. Bertan parte hartuko dute talde bakoitzeko ordezkariek eta Udaleko ordezkariek.


2009ko aurrekontuetarako ideia edo proposamenik bai?
Ekarpenak egiteko orria













  

* Bete beharreko eremuak

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA:
Formulario honetan ageri diren datu pertsonalak, horiek dagozkion pertsonak hala nahita jasoak izan dira eta informatizatuak izan daitezke. Datu horiek udal kudeaketaren esparruan erabiliko dira soilik. Halaber, datu horiek beste edozein Herri Administraziori edo beste hirugarren bati eman edo horien berri eman ahal izango zaio, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen dituen balizko kasuetan. Lege hori Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa da. Nahi duenak eskuratze, deusestatze, zuzentze eta aurkatze eskubideez balia daiteke.



Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.