Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio


Lokalak

Foronda Kultur Etxean erabilera publikoa duten zenbait areto daude; besteak beste:

    - 60 lagunentzako ikus-entzunezko aretoa.
    - Bilera gelak.
    - Herriko kultur eta aisialdiko talde eta elkarteek dohain erabili ditzaketen lokalak (betiere, irabazi asmorik gabekoak badira).

Irabazi asmoa duten entitateek udal ordenantzetan araututako prezioa ordaindu beharko dute.

Zerbitzuak

Argazki laborategia

Zuri-beltzezko argazkiak errebelatu eta positibatzeko ekipamendua du. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez itxita. Argazki laborategian jarduteko Kultur Etxeko bazkide izan behar da, eta txanda eskatu behar da.

Internet zerbitzua

     - Internet zerbitzua erabili ahal izateko 14 urte izan behar dira.
     - Ordua aldez aurretik eska daiteke 943862730 telefonora deituta.
     - Gehienezko erabilera: egunean ordu bat, astean 3 ordu eta hilean 12. Aurrez ezin da ordu
       bat baino gehiago eskatu, baina denbora hori bete ondoren erabiltzaileak jarraitzea
       izango du, gainerakoei aukerarik kentzen ez dien bitartean.
     - Inprimatutako orri bakoitzak txuri beltzean 0.08 euroko salneurria izango du eta
       koloretan 0.15 euro.
     - Ordenagailuak Internet sarean ibiltzea ez den beste zerbaiterako erabili nahi izanez gero,
       liburutegiko arduradunari eskatu beharko zaio baimena.
     - Erabiltzaileak izango du sarean dagoen bitartean ikus, entzun edo irakur dezakeenaren
       ardura.

Artxibo historikoa

Artxibo Historikoa Foronda Kultur Etxean dago. 1292. urtetik 1960. urterainoko dokumentuak daude jasota.

Artxiboan dagoen zaharrena "Privilegio Rodado de Rey Don Sancho IV de Castilla" izenekoa da. Agiri hori Orreagako komentuari eman zitzaion, eta bertan, Zumaiako Santa Maria monasterioaren jabetza ematen da.

Kontsultak Liburutegian, astelehenetik-ostiralera egin daitezke, goizez, 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943862730 telefonora.

Erakusketa aretoak:

Foronda eta Oxford dira erakusketak egiteko eskuragarri dauden aretoak.

Udal Liburutegia



Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.