Udala
Sailak
Kultura
Antolamendua
Argitalpenak
Kultur Etxea
Kultur elkartea eta taldeak 2007
Zumaiako abesbatzak eta musika taldeak
[Artistak]
Jaiak
Txori-txiki musika eskola 07/08 ikasturtea
1989an Aiako Tailerreko partaide gisa sartu zen, zeramika tailerrean; 89tik 94ra zeramika lanak egin
zituen, erakusketa kolektibo askotan parte hartuz; esate baterako, San Telmo museoan, Errenterian,
Zarautzen eta Zumaian.
1996tik 2002ra instalazioak jorratu zituen.
1997an, Zelai Azpi tailerreko kide izan zen.
Hainbat erakusketa egin ditu, bai bakarka, bai beste artista batzuekin; besteak beste Azkoitian, Eibarko
Portalean, Koldo Mitxelenan eta Andoainen.
2002tik aurrera, ipuinak eta poesia bisualaren arloan dabil lanean.
Lehiaketak:
1996an, akzesitak lortu zituen Zumaiako Barra eta Narrondo erreka eskultura lehiaketetan.
1997an, finalista izan zen Zarauzko Itsas Pasealekuko Eskultura Publikoko Lehiaketa, eta Zierbanako
Pintura Lehiaketan.
1999an,finalista izen zen Azkoitiko Pintura Lehiaketan, eta XXXVIII. Artista Berrien Lehiaketan.
Gaur egun, hainbat lan egiten ditu: pintura ikastaroak ematen ditu, Karidadeko Benta taldeko abeslaria da,
erakusketak egiten ditu, etab.
1989an pinturako tailer ikastaro bat egin zuen Clara Gangutiarekin Artelekun, eta, 1990ean
elkartrukerako beka bat irabazi zuen Bordeleko Arte Ederretako Eskolan ikasteko.
1991an, Arte Ederretan lizentziatu zen EHUko Leioako kanpusean. Urte horretan, pintura sorkuntzako beka
bat eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta forja lanari buruzko ikastaro bat egin zuen Muskizen.
1993an, CAP titulua eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean. 2000-2001ean diseinu grafikoa ikasi zuen
Gipuzkoako Arte Grafikoen Eskolan.
Olatzek garrantzia handia ematen dio emakumearen egoerari, baita naturaren egoerari ere, eta gai horiek
dira, batik bat bere lanetan aurki ditzakegunak; betiere, ironia puntu batez.
Material birtziklatuak erabiltzen ditu gehienetan (ateak, oheburuak, publizitate euskarriak, etab.).
Teknika mistoak ditu gogokoen, eta, ondorioz, askotan egiten ditu collageak; oihalak, papera,
aguaplasa edo eskura duen beste edozein material erabiliz.
Gaur egun, lan esparrua zabaldu du, eta irakaskuntzan aritu eta erakusketak egiteaz gain, ilustratzaile
gisa egiten du lan hainbat proiektutan; esaterako, Iñaki Bastarrikak egin, eta Zumaiako Udalak
argitaratutako "Itsaslorea ez da lorea eta beste ezusteko batzuk".
Harremanetarako:
Telefonoa: 943 535254
E-posta: olatzgp@euskalnet.net
Web orria: www.euskalnet.net/olatzgp
1966an jaio zen, Zumaian.
Debako arte eskolan pintura, grabatu eta eskultura ikasketak egin ondoren, 1985ean Aiako Tailerrean
sartu zen.
Grabatu teknikak sakondu asmoz, zenbait ikastaro eta bidaia egin ditu: Florentziara, Oviedora, eta beste
hainbat lekutara.
1992an, Aia utzi, eta beste tailer batzuetan jardun zuen (Arroa, Zelai Azpi), prestakuntza sendotzen.
1985etik aurrera, erakusketa ugari egin ditu, bai bakarkakoak, bai kolektiboak: Donostian, Zarautzen,
Gasteizen, Iruñean, Zumaian, Eibarren, Bilbon, etab.
Lehiaketa ugaritan parte hartu du, eta horietako askotan eskuratu ditu sariak: Gure Artea Sarian, Artista
Berriak Lehiaketan, Gazteria Lehiaketan, Imajina Ezazu Euskadi Sarian, etab.
Gaur egun, artista bikain honek Zumaian egiten du lan, artearen hainbat alorretan (irakaskuntza,
erakusketak, ilustrazio lanak, etab.)
Harremanetarako: 679 922463
Arroan (Zestoa) jaio zen, 1963an. Eskultura eta zeramika lanak egiten eman zituen lehen urratsak
artean; alabaina, azken urteak pintura lantzen eman ditu. Halaber, zenbait istalazio eta eskultura lan
egin ditu Zumaian. Gaur egun, Zumaian bizi da, eta bertan egiten du lan.
Web orria: www.keixeta.com
Erakusketak
Bakarkako hainbat erakusketa egin ditu, eta taldekako erakusketa ugaritan parte hartu du. Hona hemen
horietako batzuk: Los Serranos Jauregia (Avila, 2003); Dionis Bennassar Galeria (Madril, 2003); Mallote
(Atallu, 2003); Oxford Aretoa (Zumaia, 2003); Beittu Art Gallery (Durango, 2003); Kefren, Le Corbusieri
omenaldia (Donostia, 2002); Ekain Galeria (Donostia, 2002); Beittu Art Gallery (Durango, 2002); Alondiga
Zaharra (Getaria, 2002); Topaleku (Eibar, 2002); Oxford Aretoa (Zumaia, 2001); La Ciudadela
(Iruñea, 2001); Molmar (Iruñea, 2001); Amurrioko Udal Aretoa (2000); Agoizko Udal Aretoa (2000);
Kilometroak (Azpeitia, 2000); Topaleku (Eibar, 2000); Pitxu Aretoa (Maule, Zuberoa, 2000); Ayerbe
Galeria (Andoain, 1999); Zelai Azpi (Zumaia 1999); Portalea (Eibar, 1998); Oxford Aretoa (Zumaia,
1998); Zelai Azpi (Zumaia, 1998); eta abar.
Sariak:
Finalista izan zen ADAJA XV. Pinturako Sari Nazionalean (Avila, 2003). 1. saria jaso zuen Agoizko
Nazioarteko Pintura Lehiaketan (2000). Finalista izan zen Azkoitiko Lehiaketan (1999). Finalista izan
zen Agoizko Lehiaketan (1999). 1. saria eskuratu zuen Abantoko eta Zierbenako Pintura Lehiaketan (1996).
1. saria eskuratu zuen Zumarragako eta Urretxuko Lehiaketan (1996). Finalista izan zen"Imajina ezazu
Euskadi" sarietako pintura atalean (1995). 3. saria eskuratu zuen Amurrioko Pintura Lehiaketan (1995).
1. saria eskuratu zuen Zumarragako eta Urretxuko Pintura Lehiaketan (1994). Finalista izan zen Gipuzkoako
Artista Berrien Lehiaketan (1988). 1. saria eskuratu zuen Eibarko Lanbide Unibertsitateko Zeramika
Lehiaketan (1981). 1. saria eskuratu zuen Eibarko Lanbide Unibertsitateko Pintura eta Zeramika
Lehiaketan (1980).
1983 eta 1987 artean Sorabillako Tailerreko eskultoreen kolektiboko kide izan zen. Gerora,
prestakuntzan sakontzeko, trebakuntza ikastaro gehigarriak egin ditu; esaterako, Artelekun (1988tik
1989ra), eta Alemanian, Kunotakademie Düsseldorf-en (1992tik 1993ra).
Urte hauetan guztietan hainbat erakusketa egin ditu, bai bakarka, bai beste artista batzuekin; besteak
beste, Espainian, Frantzian, Alemanian eta Euskal Herrian. Gaur egun, galeria hauetan egiten du lan:
Moises Peres de Albeniz Galeria(Iruñea), Altxerri (Donostia) eta Colón XVI (Bilbo). Galeria horien bidez,
hainbat erakusketetan parte hartzen du; esaterako, Madrilgo ARCOn, Alemaniako ART COLOGNEn, eta Euskal
Herriko kultura ikasgeletan.
Lehiaketak
2003- I. Goiart Lehiaketa. Ordizia - 1. saria.
1993- Vitoria Arte Gasteiz - obra eskurapena.
1992- Alcobendas hiriko "VIII Salón Nacional Artes Plásticas" erakusketa - obra eskurapena.
1990- Alicanteko "XI Convocatoria Artes Plásticas" lehiaketan parte hartu zuen.
1988- Manuel Lekuonari homenaldia. Andoain.
1. saria irabazi zuen, Kale eskultura bat eginez.
San Martin Parkea. Gasteiz.
1. saria irabazi zuen, Kale eskultura bat eginez.
Artista Berrien 30. Lehiaketa. Gipuzkoa.
1. saria irabazi zuen.
1986- 2. saria irabazi zuen Arte Plastikoen Gazteria Institutuaren II. Arte Lehiaketan.
1948. urtean jaio zen, Avilako probintzian. Bost urte zituela etorri zen Euskal Herrira gurasoekin.
Gazte-gaztetik erakutsi zuen pinturarako joera. Bakarkako 50 erakusketa baino gehiago egin ditu;
lehenengoa, 1974. urtean egin zuen Donostiako San Telmo museoan.
Gerora, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñan, Madrilen, Logroñon, Zaragozan, Hondarribian, Irunen,
Zarautzen, Arrasaten, Tolosan, Azpeitian, Eibarren, Tarragonan, Reusen, Cuencan, Alcalá de Henaresen,
Talavera de la Reinan, Angleten eta beste hainbat lekutan egin ditu erakusketak.
Pintura lehiaketa askotan irabazi ditu sariak; esaterako, kalean egindako pintura lehiaketetan, Salou
herrian egindako lehiaketa irabazi zuen 1977. urtean, eta 1975. urtean, berriz, "Europistas" erakundeak
antolatutako Pintura Lehiaketako lehengo saria irabazi zuen.
Bere galeria (Arte 13), Zumaian, Julio Beobide ibilbideko 13. zenbakian dago:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Larunbatetan: 10:00etatik 13:00etara
Telefono zenbakia: 943 860098.
Margolari zumaiar hau oso ezaguna da kolore biziak erabiltzen dituelako, eta, horien bidez, irudi
ausartak lortzen dituelako.
Hainbat erakusketa egin ditu; besteak beste, Bilbon, Donostian, Madrilen eta Londresen.
Estudio tailerra Zumaiako Arritokieta kaleko 24ean du. Posta- kutxa:20750.
Harremanetarako: 676 981618.
Zumaian jaio zen, 1946an. Autodidakta da. Sari ugari jaso ditu Gipuzkoan eta estatuan. Sarri egiten
ditu erakusketak Madrilgo HERRAIZ galerian.
Zumaiako Mari kalean duen estudioan egiten du lan. Azken sari eta erakusketak:
2000 · Erakusketa Hondarribiko Mobellan-Pascua galerian, eta Salamancako "Feria Internacional de Arte
Contemporáneo de Castilla y León" pintura azokan.
2000 · Salamancako Arte garaikideko museorako obra bat egin zuen.
2000 · Herraiz galeria Madrilen.
2001 · Erakusketa kolektiboa (Urolako margolariak), Azpeitian.
2001 · Erakusketa Herraiz galerian, Madrilen
Galeria propioa du Zumaian, Mari kalean. Bisitak egiteko, aldez aurretik deitu egin behar da telefono
zenbaki honetara: 943 143053.
Lege Oharra
Pribatutasun Politika
