Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen
espacio

espacio


Zumaiko XVIII. Argazki lehiaketa

1. Parte hartzaileak: Euskal Herriko edozein zaletuk har dezake parte.

2. Modalitatea: Argazkiak paperean, kolore bakarrean. Laborategiko edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. Argazki digitalak ere ontzat emango dira, baina soportea paperean behar du izan.

3. Gaia: "URA".

4. Lan kopurua: bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

5. Berezitasunak: lanaren gutxieneko neurria: 18x24 zm; guztiak 40x50 zm.ko kartulina edo passpartout batean ezarrita.

6. Igorketa: lanak hona bidali behar dira: Foronda kultur etxea. 20.750 Zumaia.

7. Aurkezpena: Lan bakoitzaren atzean azaldu beharrekoa: honen izena, egilearena eta bere nortasun agiri zkia, helbidea eta telefonoa.

8. Epea: lanak ekainaren 21a baino lehen aurkeztuko dira.

9. Epaimahaia eta erabakia: epaimahaia argazki munduko pertsona adituez osatuko da, eta honen erabakia aldaezina izango da. Erabakia uztailaren 6ean emango da ezagutzera, arratsaldeko 7etan; lehiakideak bertaratu beharko dira, hemen emango baitira sariak. 10. Sariak:
      1.goa: 500 euro eta garaikurra
      2.a : 300 "
      3.a : 200 " Bakoitzak sari bakarra jaso ahalko du

11. Jabetza: Lan sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta berregintzaren eskubidea du, beti egilearen izena aipatuz.

12. Erakusketa: aurkezten diren argazki onenekin erakusketa bat egingo da Forondan Uztailaren 6tik 21a bitartean. Aukeraketa epaimahaiak egingo du.

13. Oharrak:
a) Sarituak izan ez diren lanak erakusketa bukatu eta ondorengo hilabetearen barruan jaso ahal izango dituzte egileek. Epe horretan jasotzen ez diren argazkiak udalaren eskuetara pasako dira.
b) Lanak kontu osoaz erabiliko badira ere, antolatzaileek ez dute beren gain hartzen lanan bat kaltetzearen edo galtzearen ardura.
c) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea suposatzen du.


Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.