Zuamiako Udala
Castellano
Hasiera email-a
espacio
espacio
Euskara Txanpan Agenda Udal Liburutegia Zumaiako Paola Zumaia Lantzen

espacio


Definizioa

Seme-alabak dituzten familiei laguntzeko erakunde arteko plana gure gizarteko behar larri honi erantzuten dion ekimena da: lana eta familia bateratzeari

Planak bi xede horiek bateratzea du helburu; horrela, familia bizitzaren kalitatea eta familiako kide bakoitzaren garapena hobetzea lortuko litzateke.

Plan hori neurri nagusi hauen bidez jartzen da abian:

a) Lana eta familia bateratzeko neurrien bidez
b) Familiari laguntzeko gizarte zerbitzuen bidez
c) Neurri ekonomiko eta fiskalen bidez

a) Lana eta familia bateratzeko neurriak
Gurasoek seme-alabak zaintzeko -batez ere, haurren lehenengo urteetan- denbora gehiago izatea da neurri hauen helburua. Lan utzialdiek eta lanaldi murrizketek familiaren diru sarrerak neurriz kanpo ez murriztea da neurri hauek lortu nahi dutena.
    . Gurasoen lan utzialdiak
    . Lanaldiaren murrizketak
  - Lanaldi erdia
  - Lanaldi herena
b) Familiari laguntzeko gizarte zerbitzuak
Hasiera batean, haur eskolen eskaintza sendotu eta handitu egingo da. Haur eskolek ordutegi malguak izango dituzte eta herri bakoitzeko beharretara egokituko dira, harik eta eskaerari erantzun arte.
c) Neurri ekonomiko eta fiskalak Neurri hauek errentaren birbanaketan faktore berri bat sartzea dute helburu; horrela, familia ardurak dituzten unitateei lagundu nahi zaie.

Planaren helburua ez da laguntza asistentzialak ematea, familiei egiazko laguntza emango dien tresna bat sortzea baizik.
    . Murrizketak guraso bakarreko familien zerga oinarrian.
    . Kenkariak PFEZan.
    . Diru-laguntzak familiari.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik tramitatzen eta igortzen dira eskaerak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera.

Baldintzak

 Ikusi baldintzak

Eskaera orria

 Jaitsi PDF formatuan

Argazki Artxiboa Botikak Algorri Lubaki Polikiroldegia Udal Talde 21 KZ Gunea Autoan Elkarrekin Zerbitzu batzuk Gipuzkoako Ur S.A.