Zerbitzuen Batzordeak onartuta, datozen astetan jarriko dituzte Zumaiako Udaleko Zerbitzuen Batzordeak onartu ondoren, datozen asteotan zuhaitzak landatuko dituzte Aitzuri kalearen eta saihesbide berriaren artean jarri duten pantaila akustikoari “itxura hobea” emateko. “Pantaila akustikoak bere funtzioa betetzen du, hau da, errepideko ibilgailuek sortzen duten zarata gutxitzen du. Baina estetikoki ez dira batere...
Proiektuak aurkezteko epea urtarrilaren 21ean amaitzen da Zumaiako Udalak zubi mugikorra egiteko ideien lehiaketa abiatu du. Zumaiako kirol-portua eta Txomin Agirre kaia lotuko ditu zubiak, herri barruko komunikazioa hobetuz. Era berean, kirol-portuko zabalgunea autoak aparkatzeko espazio gisa erabiltzeko aukera zabalduko luke, aparkaleku arazoari irtenbidea emanez. Zumaiako Udalak kirol-portua eta Txomin Agirre kaia...